Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketak baditu irabazleak
44 lan aurkeztu dituzte denera lehiaketaren bigarren ekitaldira hiru kategoriatan.
Martxoaren 21ean jarri zuen martxan udalak lehiaketaren bigarren ekitaldia. Lehenak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarrena antolatzea erabaki zuten eta honakoa ere arrakastatsua izan dela diote antolatzaileek. Lekuona Fabrikako Poesia Lehiaketara, 44 lan aurkeztu dituzte denera, hiru kategoria ezberdinetan, eta dagoeneko hautatu dituzte lan irabazleak.
16 eta 35 urte bitarteko gaztelaniazko poesia ataleko lehenengo saria, Omar Cruzen Atila canta una balada de Manigoldo Lars mientras espera la llegada del amanecer. 36 urtetik gorako euskarazko sailean, berriz, Maite Lopez de las Herasen Askatasuna lanak irabazi du lehen saria, eta Julen Garate Azpitarteren Erregaliz beltzak lanak, bigarrena. Gaztelaniazkoan lehenengo saria Carmen Hurtado Perezen Ce nést pas un chien lanak jaso du, eta bigarren saria, Maria Carmen Fernandezen En el museo poesiak.
Poema irabazleak ekainean argitaratuko den Lekuona Fabrika antologia Poetikoa II liburuan argitaratuko dituzte, eta sari banaketa eta liburuaren aurkezpena ekainaren 18an egingo dituzte Lekuona Fabrikan.
Martxoaren 21ean, Poesiaren nazioarteko Egunean, jarri zuen Errenteriako Udalak martxan lehiaketa. Parte hartzaileen jatorria anitza izan dela aurten jakinarazi du udalak.
Epaile lanetan berriz, euskarazko sailetan Eider Adeletx idazle, poeta eta Errenteriako Herri Arte Eskolako Hitza irakasgaiko irakaslea eta Iñigo Legorburu, Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren lehenengo ekitaldiaren euskarazko modalitateko irabazlea aritu dira.
Gaztelerazko lanen epaimahaikideak berriz, Sihara Nuño idazle, poeta, ilustratzaile, eta Lekuona Fabrikan egiten den poesia tailerreko dinamizatzailea, eta Pablo Llanos lehiaketaren iazko ekitaldiaren gaztelaniazko modalitateko irabazlea izan dira.
