Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

"Urgentziazko mekanismoak behar ditugu hemen eta orain"

Kalera atera da mugimendu feminista azken hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazan elkartutakoek indarkeria matxista lehentasunezko arazo sozial eta politikotzat hartzea eskatu dute.

Haron emakume gasteiztar baten hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea Clara Rangel Plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/14

Kalera atera zen atzo arratsaldean mugimendu feminista Emakumeon Mundu Martxak erailketa matxisten aurkako protokoloa aktibatuta. Clara Rangel plazan egindako elkarretaratzean gogor salatu zuten bildutakoek azken hilketa matxista, urtea hasi denetik hirugarrena. Mirian gasteiztarra Haron (Errioxan) hil zuen haren bikotekideak joan den apirilaren  25ean.

Mugimendu feministak babesa eta elkartasun osoa adierazi zien senide, lagun eta gertukoei: “Ez zaudete bakarrik”.

Miriamen gorpua Brasilera bueltatzeko diru bilketa abiatu du familiak sare sozialetan eta horretan parte hartzeko eskatu du mugimendu feministak, “argi dugun arren instituzioek bere gain hartu beharko luketen prozesua dela hori”.

Nazkatuta, nekatuta eta haserre azaldua da mugimendu feminista, baino baita erantzuteko prest ere, “Euskal herriko edozein txokotan gertatzen diren hilketa matxista guztiak salatzeko. Prest gaude erakundeei eraso matxista bat gertatzen den  bakoitzean minutu bateko isilunea baino zerbait gehiago egin dezaten eskatzeko, eta indarkeria matxistaren konplize den orori ardura exijitzeko, gizonei bereziki”.

Azken hileta matxistak agerian utzi du jendartearen egitura patriarkala mugimendu feministarentzat. Indarkeria matxistaren eta egitura heteropatriarkalaren ondorio “izugarri” eta lazgarriena” direla hilketa matxistak, enegarrenez esan du ozen, indarkeria matxista estrukturala dela, eta  bizitzako esparru guztietan gertatzen dela. Bide horretatik, mezu garbia, “ez da eremu pertsonal edo pribatuko, edo bi pertsonen artekoa, ezta ‘gaixo’ batzuen ekintza ere”, ahoan bilorik gabe esan du mugimendu feministak, “sistema patriarkalak emakumeak eta sexu-genero disidenteak menpeko mantentzeko duen moduetakoa baizik”.

Emakume izategatik hiltzen dituztela salatu zuten, berriro, eta errealitate “gordin” horri egiteko urgentziazko mekanismoak exijitu zituzten, “hemen eta orain. Izan ere egungo instituzioen pasibotasun eta jendartearen konplizitatearen ondorioz, urtez urte, emakumeon aurkako erasoek ez dute etenik”. Hori horrela, indarkeria matxistari aurre egiteko, lehentasunezko arazo sozial eta politikotzat jotzeko eskatu du, “benetako neurriak behar ditugu egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko.

emakumeen bizitzak daude jokoan, eta neurri errealak eta politika ausartak eskatzearekin batera, autodefentsaren aldeko hautua egitera deitu zuen mugimendu feministak atzoko elkarretaratzean, sinistuta baitago antolakuntza eta autodefentsa izango direla indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eraginkorrenak, “bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako”.

Antolatzen eta saretzen jarraitzeko deia egin zuen azkenik mugimendu feministak azken hilketa matxista salatzeko protestaren barruan eta eraso bakoitza erantzuteko eta isilik ez gelditzeko konpromisoa berretsi zuen, “lotsa eta beldurra aldez aldatzen hasi dira eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.