Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
euskaraldia

Euskaraldian, Xoxolurrekin Jaizkibelgo txokoen izenak ezagutzera

Xoxolurren irteera baten artxiboko irudia.Xoxolur
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/05/19

Euskaraldiarekin bat egin du Xoxolur Mendi Klubak. Edo Euskaraldiak Xoxolurrekin, agian. Izan ere, herriko mendizaleen egunerokoan eta irteeretan euskara dute hizkuntza, horren erabilera familia giroan sustatuz han eta hemen. Beraz, hurrengo irteeran ez da berritasuna izango euskararen erabilera; bai, ordea, formatua. Hilaren 25ean, Euskaraldiaren azken egunean, egingo dute herriko mendizaleek sasoiko zortzigarren irteera, Jaizkibelera.

Formatu berezikoa izango da 25ekoa. Izan ere, haien asmoa da mendia eta euskara uztartuz Jaizkibelgo 11 txoko eta horien izena eta izana ezagutzea. 11 bide, 11 txoko, 11 euskal izen leloduna da txangoa. Mendia euskaraz ezagutzeko aukera, beraz, proposamenaren muinean.

Irteerarako izena aurrez eman behar da Xoxolurren posta elektronikora mezua bidalita; hilaren 22ra arteko epea (osteguna da) dago horretarako.

Igandeko 09:00etan irtengo da euskaltzaleen espedizioa Jaizkibel aldera, Gurutze Santuaren plazatik. Goizeko ibilbidea da, eta gaztetxoenen erritmoa errespetatuko da. Arropa erosoa, hamaiketakoa eta ura eramatea aholkatu dute.

Jaizkibelgo osteratxoa egin ondoren herrira jaitsi, eta Euskaraldiaren harira antolatutako beste ekitaldiekin bat egingo dute: bazkari autogestionatua egingo da plazan, eta arratsaldean (17:00), Imuntzo eta Belokirekin erromeria.

Igandea baino lehen, ordea, badira Euskaraldiarekin lotutako ekitaldi gehiago Lezon. Beheko zerrendakoak dira.

Lezoko Euskaraldia. Egitaraua.

Hilak 20, asteartea

  • 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan, euskara ikasleei omenaldia.

Hilak 21, asteazkena

  • 18:15ean, Andreone Udal Liburutegian, Txantxangorria txantxate ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberen eskutik.

Hilak 23, ostirala

  • 21:30ean, Ibaiondon, kantu afaria. Txartelak Tiñelun eta Txingurrin salgai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.