Hemen dira Meipiko jaiak
Meipiko festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Jai Batzordeak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen egitaraua ondu dute festez gozatzeko.
Iazko jaietan ateratako irudi bat. Meipiko jaiak gainean dira. Festak ostiral honetan egingo du eztanda, eta sanjuandarrak hiru eguneko festa giroan murgilduko dira, igandera arte. Meipiko Jai Batzordeak prest ditu ospakizunak, eta gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen egitaraua ondu dute festez gozatzeko. Jarraian, programazio oso-osoa egunez egun.
Meipiko Jaiak
Hilak 23, ostirala
- 17:00: Gazteentzako ginkana, bingo musikatua eta zunba saioa. Antolatzailea Kuadrillategi.
- 19:00: Pasai Txaranga auzoan barrena.
- 19:45: Omenaldia gaur egun auzoan negozioak dituzten emakumeei. Agurra Lintxua dantza taldearen eskutik.
- 20:00: Jaien hasiera alkate txikiekin.
- Jarraian: Buruhandiak eta Pasai Txaranga Meipin.
- 22:00: Erromeria Alaiki taldearekin
- Jarraian: DJ Kabuxa.
Hilak 24, larunbata
- 11:00: Toka txapelketa.
- 11:30: Kalejira herriko txistulariekin.
- 11:30: Patata tortilla txapelketa.
- 12:30: Mutxikoak.
- 16:30: Mus txapelketa.
- 17:00: Gazte Olinpiadak, 12-17 urte. Antolatzailea Herriko gazteak.
- 17:00: Haurrentzako eskulanak eta jolasak.
- Jarraian: Askaria.
- 18:30: Danborrada Meipi Band txarangarekin.
- 20:30: Elektrotxufla Kaleko Banda.
- 23:00: La Txama.
- 00:30: DJ Whose.
Hilak 25, igandea
- 12:00: Mural margoketa herrikoia.
- 13:00: Del Perol txaranga.
- 14:30: Herri bazkaria. Laguntzailea Komando Zurito.
- Jarraian: Bingoa.
- 18:00: Erromeria Gauargi taldearekin.
- 21:00: Jaien bukaerako traka.
