Lezokoak-ek "eskerrik asko" esan die lezoarrei
Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkartearen herri paella jatea jendetsua eta arrakastatsua izan da beste behin.
Paelladan izan ziren hainbatek sariak jaso zituzten. “Eskerrik asko” esan zien larunbatean Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak lezoarrei larunbatean. Esker mezua herri paellada bidez eman zuten. Azken urteetan ohitura dute herriko elkarteko kideek herriko bezero fidelak saritzeko, eta larunbateko jarduera horrela ulertu behar da: herritarrengandik asko jasotzen dute, eta emateko prest dira Lezokoak elkartekoak. Elkar elikatze horren egikaritzea izan zen Karlos Saldise plazako ekitaldia.
Eguraldi onak lagundu zuen. Zozketa bidez nahiz erositako txartelen bidez Saldisera bapo bazkaltzera hurbilduz zirenak 400dik gora izan ziren. Giro aparta, herriko establezimenduek emandako produktu eta zerbitzuen zozketa bidez are gehiago berotu zen. Otorduan izan ziren askok jaso zituzten sariak. “Jendeak oso pozik bukatu zuen eguna”, esan dute Lezokoak elkartetik. Hura zen haien xedea, eta lortu zuten. “Gainera, herrian ere nabaritu zen sortu zen giroa, bazkaritik atera eta herriko establezimenduetan mugimendua izan zelako”, zehaztu dute.
Aitortzarako unerik ere izan zen. Famipan saltokiak aurki itxiko ditu ateak, eta haren arduradun Mari Joseri aitortza egin zioten bazkarian, lor sorta emanaz.
Gainera, Euskaraldiaren barruko Euskaparate lehiaketaren sariak eman zituzten bertan. Taloka kafe-okindegi-gozotegiari eman zioten Euskaraldiko erakusleiho ederrenari saria.
Jarraian, eguneko hainbat irudi Lezokoak-ek eta Lezoko Udalak HITZAri emandako argazkiei esker.
