Madalenetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak, Xenpelar Etxean
Maiatzaren 27ra arte izango dute herritarrek bozka emateko aukera herri Saria jasoko duen lana aukeratzeko.
Gaur zabaldu dute Madalenetako 39. kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Xenpelar Etxean. Aurtengo jaietako kartel iragarlea eta haurren kategoriako irabazlea aukeratzeko hilaren 28an elkartuko da epaimahaia.
Bestalde, lan horien artetik gustukoena dutena bozkatzeko aukera izango dute herritarrek, Herri Saria nork irabaziko duen erabakitzeko. Horretarako epea, hilaren 27an bukatuko da. Bi sarien berri, hilaren 28an bertan emango dute.
Erakusketa, hilaren 3 arte izango da zabalik, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.
