Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

'Pasaian Erosi' kanpaina, tokiko merkataritza sustatzeko

Udalak eta Laurak Batek ondutako kanpaina ekainaren 1etik 30era bitartean gauzatuko da. Establezimenduak hilaren 25era arte batu ahal izango dira iniziatibara.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/19

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak Pasaian Erosi kanpaina aurkeztu dute. Iniziatibaren helburuak dira herritarrek Pasaiako establezimenduetan kontsumitu dezaten sustatzea, herritarrei laguntzea eta tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzea. Udalerrian kontsumitzea xede duen kanpaina ekainaren 1etik 30era bitartean gauzatuko da.

Egitasmo horri esker, ekainaren 1etik aurrera, deskontu bonuak eskuratu ahal izango dira, eta 10 euroko prezioan 15 euroko erosketak egiteko aukera izango dute pasaitarrek. Kanpainara atxikita dauden establezimenduek QR kodea duen kartel bereizgarri bat izango dute, udalerriko zein establezimenduk parte hartzen duten jakiteko. Erosketak aldi batean egin behar direla jakinarazi dute sustatzaileek, bonuak erosten diren establezimenduetan. Gehienez lau bonu erosi ahal izango dira NAN bakoitzeko.

Establezimenduak hilaren 25era arte batu ahal izango dira Pasaian Erosi kanpainara. Parte hartu nahi duten komertzioek inprimakia bete eta Laurak Bati igorri beharko diote, posta elektronikoz. Helbide elektroniko horretan, zalantzak ere argituko dituztela adierazi dute sustatzaileek. Sektoreko establezimendu gehienak Laurak Batekoak direnez, erakunde laguntzaile izendatu da, eta haiek kudeatuko dute bonuen koordinazioa, horien justifikazioa egiaztatu ahal izateko.

Kanpainara atxiki nahi duten establezimenduek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZa.
  • Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa.
  • Zerga betebeharretan eguneratuta egotea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.