Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saneamenduaren egoerak hautsak harrotu ditu Donibanen

Donibaneko saneamendu taldeak adierazi du haien haserrea eta ezinegona nabarmena dela, ez baitakite zer gertatzen den barrutiko saneamenduarekin.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/19

Pasaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari gutun bat igorri berri dio Donibaneko saneamendu lanak urtea bukatu baino lehen has ditzan eskatzeko. Teo Alberro alkateak 2023an hartutako konpromisoak “urgentziaz” betetzeko eskatu dio Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuari.

Alberrok Pasaiako Udalaren eta Donibaneko bizilagunen “kezka sakona” jaso zuen idatzian. 2023an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten aldundiak, udalak eta inplikatutako beste erakunde batzuek. Hitzarmen horretan lehen faserako finantzaketa eta gauzatze epea azaltzen ziren. Bi urte geroago, konpromisoak bete ez direla eta “enegarrenez” ezerezean geratu direla deitoratu du alkateak.

Egoera horren aurrean, Donibaneko saneamenduko proiektu integralaren aldeko batzordeak prozesuaren gorabeherak azaldu ditu. 2021eko urriaren 14an aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Pasaiako Udalak Donibaneko saneamenduaren aurreproiektua aurkeztu zuten jendaurrean. Aurreproiektu horretan zeuden “hutsuneak” ikusirik sanjuandar batzuek talde bat osatu zuten, proiektu integral bat lortzeko helburuarekin.

Proiektu horretan 40 etxebizitza inguru saneamendutik kanpo gelditzen zirela, gasa alde zaharrera sartzen ez zela eta obren iraupena oso luzea zela gogorarazi du taldeak. Batzorde herritar horrek idatzi bat erregistratu zuen udalean, 642 bizilagunen sinadurekin. 2022ko azaroaren 22an aldundiak saneamenduko proiektuaren lehen fasea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu zuen. Lehen fasea Bonantza eta Santiago plaza ingurukoa da. Lehena bukatzean, bigarrena jarraian egin zela adierazi du saneamenduko taldeak.

Taldearen eskaerak kontuan hartu ez zirela salatu dute, eta taldearen izenean, 374 herritarrek alegazioak aurkeztu zituzten aldundian. Udalak eta aldundiak beren eskaerak erantzun gabe utzi zituztela nabarmendu du batzorde herritarrak. Hori dela eta, Arartekora jo zuten, eta aldundian Berrezartze Errekurtsoa aurkeztu zuten.

2023ko ekainean, taldeko kideak udal berriarekin bildu ziren lehenengoz. “Gauzak aurrera zihoazela zirudien. Udalak Nortegas enpresa gas instalazioa egiteko prest zegoela aipatu zigun. Saneamendutik kanpo gelditzen ziren etxeen azterketa egingo zen, eta udalak ere obraren iraupena motzagoa izatea nahi zuen. Aurreikusten zuren obraren hasiera 2024ko lehen lau hilabetetan izango zela”, esan du batzordeak.

2024ko urtarrilean, baina, udalak obraren hasierako beste data bat eman ziela gogorarazi dute. Lehen fasea 2024ko iraila edo urrian hasi eta zazpi hilabete inguruko iraupena izango zuen. 2024ko apirilean aldundiak ekainean obra lizitaziora atera behar zuela eta azaro bukaeran lanekin hasiko zirela esan zion udalak taldeari. Lan horiek urtebeteko iraupena izango zuten. Larrabideko saneamenduaren proiektua jaso dutela eta hori ere aurrera eramateko lanean ari direla komunikatu zitzaien. Denbora horretan, aldundiak udalari eskatutako aktuazio protokoloak edota errekerimendu teknikoak bideratu zituztela baietsi du batzordeak.

2025eko otsaileko bilerak, beren “harridurarako”, aldundiak udalari beste proposamen bat aurkeztu zion, obrak Parking Bizkaitik hasteko. “Hasieratik gure eskaeretan horrela planteatu genuen. Obra bi kaleen mutur banatik hastea, egikaritzearen epeak murriztu eta lanei atxikitako eragozpenak ahalik eta laburrenak izateko, eta saneamendu berria egin ahala sarera konektatzeko”, esan du batzordeak.

Bide horretatik, 2022ko azaroaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako departamentuak aipatu zuen espazio konplexuenetan obrak egiteak zenbait zalantza sortzen zituela. Hori dela eta, egokitzat jo zuten proiektua xehatzea eta lehendabizi Bonantza pasealekuaren eta Santiago plazaren arteko kolektorea egitea, zailtasun gutxien dituen tartea delako. Jarduketa horri esker, bigarren fasea gauzatzeko beharrezko hobekuntzak egin ahal izango direla jakinarazi du taldeak, lehen fasean lortutako esperientziaren araberako bermen egokiekin.

Haien eskaera ez zen onartu

Aldundiak beren eskaera onartu ez zuela baietsi du herri batzordeak. “Ez genuen ulertzen ezta onartzen ere orain planteamendu hau egitea, honek beste proiektu bat eskatzen zuelako eta berriz ere obraren atzerapena ekarriko zuelako”, esan dute.

Taldeak aurtengo apirilean izan du azken bilera udalarekin, eta aldaketak egongo zirela esan zieten. Oraingo proposamena “sendoa” dela helarazi zion udalak batzordeari. Alde batetik, obra Parking Bizkaitik udaletxera izango da, eta, bestetik, Juan XXIIItik Ontziolaraino. Horrek beste hitzarmen bat eskatzen duela jakinarazi du taldeak. Udalak ekaineko osoko bilkurara eraman nahi du proposamena. Proiektuak, beranduenez, irailerako idatzia egon behar duela adierazi du taldeak, eta obren hasiera urte bukaerarako aurreikusi da.

Taldeak salatu du ez dakitela zein iraupen izango duten jarduketek, eta orain obra fase txikietan egin nahi dutela nabarmendu dute. “Hasieratik guk eskatu bezala egin izan bazen, lehen fasea bukatuta egon zen. Hiru urteko atzerapenarekin hasiko da”. Denbora pasa ahala, taldeko kideen “haserrea eta ezinegona areagotzen” joan direla jakinarazi dute, ez baitakite zer gertatzen ari den Donibaneko saneamenduarekin.

Aurreproiektuan obrak fase batean gauzatuko zirela esan zuten. Ondoren bi fasetan egingo zirela esan zieten, eta orain fase txikietan egingo omen dela gogorarazi dute. “Modu honetan, zenbat iraungo du obrak?”.

Proiektua ondo prestatzeko denbora asko egon dela nabarmendu du batzordeak. Udalak aldundiari helarazitako eskakizunak baloratzen dituela adierazi du taldeak, baina, aldi berean ,”irmoki” eskatu diote bere eskura dituen baliabide guztiak erabil ditzan, obran inplikatuta dauden erakunde guztiei beren konpromisoak bete ditzaten exijitzeko. “Beti uste izan dugu Pasaiako Udalari dagokiola, gertuen dagoen erakundea den aldetik, bertako bizilagunen interesak zaintzea”.

Horrez gain, beren alegazioen erantzunetan erakundeen inplikazioa “agerikoa” zela aipatu zuen aldundiak, konponbide horretan gehien landu den elementuetako bat baita. “Behin eta berriro aipatu digute ez dagoela arazo ekonomikorik”, esan dute.

Sortutako egoera “ulertezina” eta “onartezina” da taldearentzat, bizilagunekiko “errespetu falta handia” adierazten baitu. “Une honetan inplikatutako erakundeek berme sendoak eskaini behar dituzte behingoz obra hau aurten hasiko dela ziurtatzeko eta modu jarraituan egingo dela bermatzeko”.

Erlazionatutako edukiaDonibaneko saneamenduko lanak urtea bukatu baino lehen hastea eskatu du Alberrok
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.