Arrauna gertutik ezagutzeko aukera Hibaikarekin
Ikastaroak antolatu ditu arraun elkarteak 12 urtetik gorako haur eta gazteentzat, uztailaren 14tik 18ra bitartean.
Hibaikako batela, ziaboga ematen, Oiartzun ibaian Arrauna gertutik ezagutu eta kirol horretan lehen urratsak egiteko aukera eskainiko du aurten ere Hibaika Arraun Elkarteak. Izan ere, arraun ikastaroak antolatu ditu 12 urtetik gorako haur eta gazteei begira. Ikastaro horiek, uztailaren 14tik 19ra bitartean egingo ditu, 09:30etik 12:30era bitatean; hortaz, hiru ordukoak izango dira saioak.
arraunaren lehen kontaktua egiteko ikastaroa izango da antolatzaileek zehaztu dutenez, gertutik ezagutzeko aukera emango duena, eta haur eta gazteak gerturatu eta probatzera animatu ditu Hibaikak. Ez da beharrezkoa aurretik inolako ezagutzarik izatea, beraz ateak zabalik dituzte kirol ezberdin bat probatu nahi duten haur eta gazte guztiek.
Parte hartzeko izena ematea arraun elkartearen web orrian dagoen galdetegia beteta egin behar da (klik hemen). Informazio gehiagorako, berriz, posta elektroniko helbidea jarru arraun elkarteak eskura (klikatu hemen).
Zozketa berezia
Ez da arraun elkarteak antolatutako kontu bakarra arraun ikastaroena; zozketa berezia ere antolatu du. Mariskada bat izango du sari txartel irabazlearen jabeak. Zozketarako txartelak salgai daude dahoeneko bi euroan Errenteriako La Parra eta Argi tabernetan, Rosmi saltokian eta Trintxerpeko Santamaria arrandegian. Nahiago dutenek, Hibaika Arraun elkarteko senior arraunlariengana jo dezakete txartelak erostera, haiek ere badituztelako.
