Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

HAPOaren partaidetza prozesua, urratsak egiten

Hilaren 1ean irekitako erakusketaz gain, ekintza osagarriak egingo ditu udalak, eta ingurumenaz, klima larrialdiaz, merkataritzaz edota etxebizitzaz hausnartzeko saioak egingo dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/20

Pasaiako Udala HAPOaren erakustaldi fasean murgilduta dago. Hilaren 1ean hasi zen aurrerakina jendaurrean jarri eta herritarrek ekarpenak egiteko prozesua, eta udalak hainbat bide sortu eta aktibatu ditu ekarpen horiek jasotzeko. Orain, udalak HAPOaren baitako ekintza osagarri gehiago egitea erabaki duela adierazi du Iraitz Pazos Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak: “Proiektuaren garrantzia eta hainbat gaietan izango duen inpaktuaz jabetuta, barrutiz barruti antolatutako partaidetza bideez gain, ekintza osagarri gehiago egitea erabaki dugu”.

Atzo ingurumena eta klima larrialdia lantzeko lan saio espezifiko bat egin zen San Pedroko Udal Aretoan. Hurrengo saioa ekainaren 4an izango da. Antxoko Kultur Etxeak etxebizitzaren, birdentsifikazioaren, erabilera aldaketen eta merkataritzaren lan saio bat jasoko du, 14:30ean. Udalak hurrengo galderen hausnarketa egingo dela aurreratu du: Etxebizitza beharren aurrean proposatu daitezkeen birdentsifikazio neurriek nola eragiten dute herrian? Zein ondorio izan ditzakete merkataritzan? Zer eduki behar da kontuan eta nola orekatu behar ditugu tokiko merkataritzaren sustapena eta etxebizitza beharrak?

Hirigintza Aholku Kontseilua udalak herritarren partaidetza bermatzeko sortua duen legezko gune iraunkorra da, eta aurrerakinaren erakustaldi fasean bere ekarpena “ezinbestekoa” izango dela baietsi du udal erakundeak. Aholku Kontseiluaren saioa ekainaren bigarren hamabostaldian izango da. Udalak aurrerago zehaztuko ditu data zehatza, ordutegia eta lekua. Lan saio guztietara herritar guztiak gonbidatuak daudela nabarmendu du udalak.

HAPOaren erakustaldi fasearen harira, udalak erakusketa finkoak antolatu ditu barruti guztietan. Trintxerpen jada izan da erakusketa. Momentu honetan, eta hilaren 30era arte, San Pedroko Udal Aretoan bisitatu ahal izango da HAPOaren prozesua ardatz duen erakusketa. Ekainaren 1etik 13ra bitartean Antxoko Kultur Etxean egongo da ikusgai. Azkenik, ekainaren 13tik 30era, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da erakusketa. Udalak gogorarazi du erakusketa horiek eraikinak irekita dauden ordutegietan bisita daitezkeela.

Horrez gain, aditu batek bisita gidatuak egingo ditu HAPOaren berri emateko, euskaraz eta gaztelaniaz. Trintxerpeko bisita gidatua hilaren 8an egin zen. San Pedrokoa hilaren 29an izango da, 17:30ean. Antxokoa, aldiz, ekainaren 4an egingo da, hori ere 17:30ean. Azkenik, Donibaneko bisita gidatua ekainaren 18an izango da, 17:30ean. Bisita gidatuez gain, bi informazio hitzaldi ondu dira, elebitan, eta horietan ere partaidetza tailerrak egingo dira. Trintxerpekoa egina dago jada. Bigarren informazio hitzaldia Antxoko Kultur Etxean izango da, ekainaren 4an, 19:00etan.

HAPOaren inguruko informazio zehatza eta eguneratua jasotzeko, webgunea eskuragarri dagoela gogorarazi du udalak.

Erlazionatutako edukiaPasaiako Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria, jendaurrera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.