Emakumeen Etxeak sei urteko bidea ospatuko du
Ekainaren 7an, larunbatarekin, ospatuko dute urteurrena. Kalejira musikatua, bazkaria, karaokea eta pintxada feminista antolatu dituzte.
Bosgarren urteurrenaren argazki bat. Seigarren urteurrena beteko du laburrean Emakumeen Etxean eta behar moduan ospatzeko maitasun handiz ondu du Emakumeen Etxeko asanbladak egitaraua ekainaren 7rako, larunbata. Emakumeen Etxean izango da ospakizun hori, eta lehen hitzordua 13:00etan jarri dute. Ordu horretan kalejira musikatua abiatuko da egoitzatik bertatik
Bazkariaren txanda izango da gero, eta txartelak salgai dira jada Arkaitza eta Reina tabernetan ekainaren 2ra arte, edo Emakumeen Etxean bihar (hilak 22, osteguna) 18:00etatik 20:00etara eta hilaren 30ean 11:00etatik 13:00etara. 15 euro balio dute; langabe, pentsiodun eta ikasleentzat, 5 euroan eta menu itxia bada ere, barazkijalea hautatzeko aukera ere badago. Txartelak eskuratzeko unean ordaindu beharko dira
16:30ean karaokea eta pintxada feminista antolatu dituzte.
Emakumeen Etxeak astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara ditu ateak zabalik, eta asteartetik ostegunera, berriz, 16:00etatik 20:00etara. Harremanetarako, berriz, 943 44 96 30 telefono zenbakira dei daiteke, edota posta elektronikora mezua bidali (Egin klik hemen).
