Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gaza babesteko "premiazko neurriak" eskatu ditu Lezoko PSE-EEk

Talde sozialistak herri palestinarraren aldeko mozioa aurkeztu du: "Indarkeria bukatzeko eta estatu palestinarra aitortzeko unea da".

Ume bat, Gazan, Israelek eragindako suntsiketari begira.'aldeasinfantiles.es'
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/05/21

Lezoko PSE-EEk mozioa erregistratu du udaletxean hurrengo udalbatzarrean azter dadin. “Gazako krisi humanitarioaren” aurrean udalak ere neurriak har ditzala eskatzeko mozioa da, “premiazko neurriak” eskatzeko. Joxean Sanchez udaleko sozialisten eleduna: “Gerra indarkeria modurik beldurgarri eta suntsitzaileena da, eta indarkeria bukatzeko eta estatu palestinarra aitortzeko unea da, berreraikuntzan lagunduz”.

PSE-EEk, mozioa aurkezteko testuan jaso du urtebete baino gehiago dela Gaza “heriotza eta suntsipen maila pentsaezinaren lekuko” dela: Israelek Gazako palestinarren kontra egindako eraso bortitzak dozenaka mila pertsona hil ditu, familia osoak desagerrarazi, auzoak suntsitu, azpiegiturak desegin, eta 1,9 milioi palestinar lekualdatu. Hori guztia “aurrekaririk gabeko hondamendi humanitarioa” dela azaldu du Joxean Sanchezek: “Are gehiago larriagotu da, NBEk ohartarazi du 14.000 umek desnutrizio larria dutela zerrendan”.

Argudioak horiek izanda, honakoak dira Lezoko PSE-EEk aurkeztutako mozioaren barruan dauden puntuak, hitzez hitz:

  • Gazako biztanleria zibil palestinarraren aurka egindako genozidioa irmo eta ñabardurarik gabe gaitzestea.
  • Berehalako su-eten iraunkorra, indar militarrak lurralde okupatuetatik erretiratzea eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa erabat errespetatzea eskatzea.
  • Gertakarien larritasunaren aurrean jarduteko eta Israelekin duen akordio komertzial eta politikoa berrikusteko eskatzen diogu Europako Batasunari.
  • Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa sartzeko bide seguruak berma ditzatela, lurralde horren kontrako legez kanpoko blokeoa kentzea eta Palestinako Lurralde Okupatuaren okupazioa amaitzea, 2024ko uztaileko Nazioarteko Justizia Gortearen iritzi aholku emailea praktikan jarriz, zeinek Israelek Gaza eta Zisjordania ekialdeko (Jerusalem barne), legez kanpokotzat jotzen zituen.
  • Lezoko Udaletik, Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) premiazko eta beharrezko lana babesten dugu, larrialdi humanitarioko arrazoiak oinarri hartuta. UNRWAri lan egitea galaraztea bi milioi pertsona baino gehiagoren bizitzaren aurkako eraso zuzena da, eta palestinarren etorkizuna kaltetzen du.
  • Europako Batasunak bere eragina eta boterea giza eskubideen, justiziaren eta kontuak ematearen alde erabiltzea. Zehazki, Genevako Hitzarmenak errespetatzen direla bermatzea. Hitzarmen horiek, gutxienez, eskatzen dute estatu guztiek eten ditzatela gatazkan parte hartzen duten aldeei egiten zaizkien arma transferentziak, nazioarteko zuzenbidea urratzeagatik kontuak ematea bermatzeko lankidetzan aritzea eta nazioarteko erakundeei eta mekanismoei laguntzea eskatzen dute, Nazioarteko Zigor Gorteak eta NBEren Ikerketa Batzordeak Palestinako Lurralde Okupatuari buruz egindako ikerketak barne.
  • Europar Batasunak Gazan presentzia militar iraunkorra ezartzeko, mugak aldatzeko edo palestinarrak Gaza edo Zisjordaniatik kanporatzeko edozein ahaleginen aurka agertzea, eta nahitaezko lekualdaketa hori Genevako Laugarren Hitzarmenaren urraketa larria dela eta gerrako krimena dela onartzea.
  • Lezoko herriak elkartasun aktiboa adieraztea Palestinako herriarekiko eta munduko gerren eta indarkeria militaristaren biktima guztiekiko.
  • Akordio honen berri ematea Espainiako Gobernuko Presidentetzari, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioari, Europako Parlamentuari, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari (UNRWA) eta gizarte eta giza eskubideen aldeko erakundeei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.