100 mahai jokotik gora maileguan bi biblioteketan
Bibliotekan bertan edota maileguan etxera eramanda erabili daitezke mahai joko horiek.
Nahai jikoak itzuli dira Lekuona eta Aldakoeneako bibliotekatara. Denetara 100 mahai joko dituzte herritarren eskura, bertan erabili edota maileguan etxera eramateko. Udalak jakinarazi du askotarikoak dira: karta eta dado joko tradizionaletatik hasi eta imanarekin jolasteko joko berrietaraino, bikoteka, taldean, familian… aritzeko.
Bibliotekan erabili edo etxera eraman, batean zein bestean mailegua egin beharko dute erabiltzaileek, eta beraz, beharrezkoa izango da bazkide txartela izatea.
Mahai jokoen onurak ere izan ditu hizpide udalak, eta hala, denbora pasa dibertigarria izatetik harago, enpatia eta errespetua lantzeko ere tresna egokia direla esan du, baita sozializazioa landu eta harremanak sendotzeko ere.
