Boxeo gaualdia Team Latigo Boxingen eskutik
Sebas Perez Latigo boxeolari errenteriarrak Espainiako gerrikoa defendatuko du profesional mailan, Rayito Marquez boxeolari sevillarraren aurka.
Sebas Latigo Perez boxeolari errenteriarra. Bihar, larunbata, errenteriarrek kalitate handiko boxeo gaua ikusteko aukera izango dute. Team Látigo Boxing Club-ak antolatu du, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Borroka horretan Sebas Perez Latigo boxeolari errenteriarrak Espainiako gerrikoa defendatuko du profesional mailan, Rayito Marquez boxeolari sevillarraren aurka.
Horrekin batera, amateur kategoriako sei borrokalarik osatuko dute jaialdia. Ring gainetik euskal boxeoaren dominadun eta talderik indartsuenak pasako dira: Euskobox, Riverbox, araba Figth, Paco Bueno eta Team Latigo Boxing Club Errenteria.
Gaubela 20:00etan hasiko da Galtzarabordako kiroldegian eta ateak 19:00etan zabalduko dituzte publikoarentzat. Sarrerak Gamon 14 , Team Latigo Boxing Club Errenteria, edo 638 37 89 87 telefono zenbakira deituta eros daitezke. Egunean bertan Galtzarabordako kiroldegian iznago dira salgai 18:15etik aurrera.
