Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Euskaraldi Indartua Errenteria-Orereta saioa martxan da

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak jarri du martxan eta ulersaioko lehen promozioko 7 belarriprest etaherriko eragileetako 19 kidek hartuko dute parte.

Maiatzaren 8an egindako saioaren irudi bat.Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/23

Esperimentatzea, gauza berriak probatzea, hausnartzea… dena da beharrezko eta dena da egoki euskararen erabilera zabaldu eta sustatzeko. Horretan ari da Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia, etengabe lanean, asmatzen eta berrasmatzen, iraultzen, eta bakoitzean alea jartzen euskararen presentzia eta erabilera bizitzaren une eta eremu guztietara zabaltzeko.

Horrekin lotutako esperimentazio berria jarri berri du martxan, Euskaraldiaren testuinguruan, Euskaraldi Indartua Errenteria-Orereta saioaren bidez.

Elkarrizketa batek hitz egiten duenaren eta entzuten duenaren konplizitatea ditu beharrezko, eta gainera, elkarrizketan barrena, rolak aldatzen joaten dira. Euskararen erabileran gutxitan erreparatutako osagai batetik tiraka abiatu du saio berria laborategiak: “Gutxitan begiratu zaio euskara ikasleak uler dezan, euskal hiztunak bere hizkuntzan egin beharreko egokitzapenei”. Horretantxe jarri du fokua, hizkeran, hizketa moduan Badalaben azken esperimentuak.

Esperimentu horren kokapena ere egin du laborategiak, ez baita ezerezetik sortua, bat batean. Azaldu duenez, 2023az geroztik ari da Aldahitz ikerketa barruko tresnekin esperimentatzen: Ulersaioak eta Ulerrizketak hain zuzen ere. Lehehnengoaren bidez belarriprestak izango direnak trebatzen, eta Ulerrizketaren bidez, belarriprestak eta ahobiziak elkarrizketa egokituan jartzen. Ulerrizketak metodoan beharrezkoak direla euskara errazean eta ohiko moduan baino lasaiagoan ariko diren pertsonak esan du, “ariketa erraza dirudi, baina ez da”. Hori horrela, lagungarriak izan daitezkeen hainbat gako eta praktika partekatzeko, baita hizkuntzaren erabileraren arlo komunitarioa indartzeko ere, lehen aldiz Badalabek eta Soziolinguistika Klusterrak saio teoriko-praktikoa egin zuten udalerian joan den maiatzaren 8an.

Helburuak: Hizkuntzan ardaztuta herritarren arteko konplizitatea berriak sustatzea, haien arteko harremana euskaraz —edo elebitan— izan dadin tresnak eta gakoak eskaintzea, eta azkenik, erronka bat proposatzea saio horretan entzun, ikusi eta sentitutakoaren ondoren, “Euskaraldi Indartua Errenteria-Oreretan egingo zuten erabakitzea.

26 lagunek hartu zuten parte saioan; Ulersaioko lehen promozioko zazpi belarriprestek eta Koldo Mitxelena Hezkuntza Komunitateko, udal langile eta ordezkari, zein euskararen normalizazioan alaiatuak diren herriko erak¡gileetako 19 kidek. Denek eman dute izena Euskaralkdi Indartuan parte hartzeko.

Hilabetez egingo dute Euskaraldi Indartua, eta ekainaren 19an egingo dute balorazioa.

Ordura arte, batzuk eta besteek euskaraz komunikatu eta bizitzeko saiakera betean ariko dira. Emaitzak, beste esparruetara eraman eta aplikatzeko baliatuko dituztela ere jakinarazi du Badalabek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.