Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Instalazio eta proiektu berriak aurkeztu ditu Don Boscok

Kimika, automozioa eta mekatronika departamentuetako ikasleak instalazio berriak izango dituzte aurrerantzean lanerako Txirrita Maleo industria guneko 5N eraikinean.

Instalazio eta proiektu berriaren inaugurazioa eta aurkezpena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/23

Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxeak egun handia izan du gaur. Kimika, automozioa eta mekatronika departamentuetako ikasleak instalazio berriak izango dituzte aurrerantzean lanerako Txirrita Maleo industria guneko 5N eraikinean. Industria nabeak ekipamendu egokia eta azken belaunaldikoa du prestakuntzaren, I+G+Bren eta inguruko enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzeko, paperaren fabrikazioaren, polimeroen prozesatzearen eta mugikortasunari eta automobilgintzari aplikatutako energia  berriztagarriaren eremuetan.

Instalazio berriaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian, baina ez hori bakarrik, Green H2 FP proiektua ere aurkeztu dute. Don Boscoren automobilgintza sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta  Mubilekin garatu du proiektu hori. Horren harira, instalazio berriak, hidrogenera eta hidrolinera izango dituzte.

Inaugurazio ekitaldia  Carlos Lizarbe Don Bosco LHIIko zuzendariak hasi du eskerrak emanez bertaratu diren instituzio zein erakundeetako ordezkariei. Gaur aurkeztu dutenaren ernamuina duela 12 urte, Tolosan kokatu du Lizarbek, hunkituta. Orduan Tolosako paper eskolaren kudeaketa bere gain hartzea egokitu zitzaion Don Boscori, “12 urte horiek gorabeheratsuak izan dira, baino arazo gisa ikusi ordez, aukera moduan ikusi genuen. Kosta zitzaigun  aurrera ateratzea baina  hamabiu urte hauetan, hazi, ikasi eta ikastegi gisa garatzea lortu dugu eta gaur hemen ikusten duzuena muntatzea lortu dugu; ezinezkoa litzateke duela 12 urte hasitako bidea hasi izan ez bagenu”.

Gaurko instalazioen inaugurazioarekin zirkulua itxi duela Don Boscok “nolabait” esan du zuzendariak, “Oarsoaldean dago, enpresetatik gertu, horietaz inguratuta eta gure helburua da Don Boscori zein lantegi horiei zerbitzua ematen jarraitzea.

Eragileen arteko elkarlanari ere aipamena eta bide horretan lanean jarraitzeko eskaera ere egin du Lizarbek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Siustapen Ekonomikorako eta Proiektu Estrategikoen diputatuak hartu du hitza ondoren. . Gaurkoa ez dela proiektu hutsa ezta azpiegitura berri baten aurkezpen soila izan adierazi du, “berrikuntzaren aldeko urratsa” baizik. Ikuspegi estrategikoaren aldeko apustua da. Ez da energia berriztagarrian oinarritutako egitasmo teknologikoa bakarrik, eraldaketa sakon baten isla baizik”.

Ildo horretan, lau ardatz aipatu ditu diputatuak: berrikuntza, lurraldeari ekarpena, sektore estrategikoa eta pertsonak. Don Boscorekin lotu ditu guztiak.

Mubileko zuzendari tekniko Cesar Gutierrezek, gaurkoa lanbide heziketarentzat egun esanguratsua izan dela esan du, instalazio berriak, zein gaur Don Boscok aurkeztu duen proiektuari aitortza egin die, “trantsizio betean gaude, eta hidrogenoak paper garrantzitsua du  energia, logistika, industria edota mugikortasuna bezalako sektoreen deskarbonizazioan.Trantsizio hori erreala eta eraginkorra izan dadin, ez dira nahikoak instalazioak, prestatutako pertsonak behar ditugu, bisioa, perfil teknikoa dutenak”. Bide horretan kokatu du Gutierrezek Green H2 FP proiektua, “hidrogenoa lanbide heziketaren eremura gerturatzen ari gara proiektuaren bidez”.

Elkarlanari egin dio erreferentzia azkenik, “ekosistema sendoa eratzeko ezinbestekoa da”.

Eusko Jaurlaritza ere izan da gaurko ekitaldian. Jon Labaka Lanbide Heziketako kontseilariordeak, Lanbide Heziketak partekatutako helburuak dituela azaldu du, eta helburu horien atzean lanean ari diren pertsonak. helburu horiei eta horien alde lanean diren pertsonak jarri ditu lehen lerroan kontseilariak, “askok urteetako lana gauzatuta ikusten ari zarete gaur, eta hona iristeko lan handia dago atzean”.

Aizpea Otaegi alkateak, entusiasmoa, inplikazioa eta konpromisoa aipatu ditu, eta Don Boscoren lan egiteko moduaren erdi-erdian jarri ditu balio horiek, “gaurko aurkezpena eta inaugurazioa ere horren isla dira”. Gaur aurkeztu duten istalazioak eta proiektuak Don Bosco beste dimentsio batera eramateko aldagaiak izango diren segurtasun osoa ere azaldu du alkateak: “Don Bosco herri honetako eta eskualde honetako altxor bat da, ezinbestekoa bihurtu da herrikideen formazioan, klabea delako gure gazteen enpleguratzean baita gure enpresen lehiakortasunean ere”. Orain arteko bideari eusteko eskatu dio Don Boscori azkenik, “beti duzuen elkarlanerako jarrera ireki eta inplikatuarengatik. Eskerrik asko eta zorionak”.

Green H2 FP proiektua

Proiektua xehe azaldu dute haren arduradunek. Hidrogenoa sortzen dute eta haren purutasuna aipatu dute,  “bost bederatziak sortzen ditugu. Hau da, hidrogenoa erabiltzerakoan hidrogeno pila batean oso garrantzitsua da haren purutasuna, 99,999koa behar du eta hori sortzeko gai gara Don Boscon, baita hura biltegiratzeko 350 baretan konprimitzeko hidrolineran”. Hidrolineraz gain, hidrogenoa ere behar dute, eta horretarako elektrolizadorea dute hidrogeneran barruan hidrogenoa sortzeko. Sortzen duten hidrogenoa, berdea dela azaldu dute halaber, “Gasteizko Mendizabala institutuarekin elkarlanean egin dugu proiektua eta bai han zein Don Boscon planta fotovoltaikoak ditugu. Hidrogenera planta horietara lotu, eta energia berriztagarriaren bidez hidrogeno berdea sortzen dugu. Ura baliatuta bereizten ditugu oxigenoa eta hidrogenoa, eta hidrogenoa konpresore baten bidez zuzenean autoan metatzen dugu”.

Gaur gaurkoz Kimika departamentuan 43 irakasle ari dira.

Esperientziak emandakoarekin formazioak ondu dituzte enpresei begira, “jendartean ere azaltzen ari gara gure esperientziaren bidez ikasitakoa”. Enpresekin duten hartu emana balioan jarri dute, “ez bailitzateke hau posible izango Fidegasen laguntzarik gabe”. Etorkizunari begira, helburua orain sortutako teknologia eta jakinduria zabaltzea ahalik eta gehien, “sortu dugun sistema guztia oso garestia da, eta diru laguntzarik izan ez bagenu sortzea ezinezkoa litzateke. Sistema hau atoi batean jarri autonomoa izan dadin eta ikastetxe guztietara eraman nahi dugu”. Erakundeei eskerrak ekarpenagatik, eta deia errekurtsoak bideratzen jarraitzeko sortzen, berritzen segi ahal izateko.

Proiektua eta instalazioak gertu-gertutik ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan dute bertaratu diren guztiek Don Boscoko irakasleen eskutik eta jatekoak ere ez dira falta izan ekitaldiari ginga jartzeko.

Don Boscok instalazio eta proiektu berria aurkeztu ditu

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.