Larrabide errepidea, itxita astelehen eta asteartean
Udalak magalak egonkortzeko lanak egingo ditu Lizeoko goiko aldeko eremuan, bi egunez. Hilaren 26an eta 27an, errepidea itxita egongo da.
Pasaiako Udala Donibaneko magalak egonkortzeko ari da lanean. Jarduketa horien barruan, Larrabide errepideko magalak egonkortzeko lanak gauzatuko ditu udal erakundeak, Pasaia-Lezo Lizeoko goiko aldeko eremuan. Obrak astelehenean (hilak 26) hasiko dira, eta bi eguneko iraupena izatea aurreikusi du udalak. Lanek irauten duten denboran, Larrabide errepidea itxita egongo da, hau da, astelehenean eta asteartean (hilak 27). Bi egun horietan, Larrabide auzoko bizilagunek Santiago plazan aparkatu ahal izango dituzte ibilgailuak.
