Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

Lau udalek prest dute udako kirol eskaintza

3 eta 16 urte bitarteko Oarsoaldeko gazteek 35 kirol jarduera baino egiteko aukera izango dute aurtengo udan. Izen emateak irekita daude jada.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/05/23

Oarsoaldeko lau udalek prest dute hamaseigarrenez udako kirol eskaintza. UDA 2025 Kirol Kanpaina izenpean, 35 kirol jarduera baino gehiago egiteko aukera izango dute 3 eta 16 urte bitarteko Oarsoaldeko gazteek. Lau udalek osatzen duten Oarsoaldeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatuta eta bultzatuta, kirol eskaintza oparoa izango dute gazteek haien eskura, eta gaur aurkeztu dituzte Donibanen aurtengo eskaintzaren xehetasunak lau udaletako Kirol zinegotziek: Julen Rodriguezek (Pasaia), Leire Maziziorrek (Errenteria), Mireia Kuestak (Lezo) eta Edorta Fernandezek (Oiartzun).

Aurreko urteetako “arrakasta” ikusita, hamaseigarrenez gozatu ahal izango dute eskualdeko gazteek udako kirol eskaintzaz. Rodriguezek zehaztu du lau udalen helburuak direla baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Bide horretan, piraguismoa, arrauna, txirrindularitza, paddle surfa, igeriketa, gimnasia erritmikoa, dantza, eskalada, gazte fitnessa, bela, urpekaritza, aquagyma, zumba, zirkua, tenisa, pilota, judoa edo padela praktikatu ahal izango dira. Gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen programazioa eraiki du Oarsoaldeko Kirol Koordinazio Mahaiak.

Aurrez aipatu bezala, ondu dituzten kirol jarduerak 3 eta 16 urte bitarteko gazteei begirakoak dira. Hala ere, eta aurreko urteetan bezala, helduei (16 urtetik gorakoentzat) begirako jarduerak ere antolatu dituztela jakinarazi du Maziziorrek

Jardueretan parte hartzeko izen emateak hilaren 2an ireki ziren. Jarduera bakoitzaren inguruko informazio zehatza berariaz sortutako esku orrian aurki daitekeela nabarmendu du Errenteriako Kirol zinegotziak. Esku orri horretan eskaintza oso-osoa jaso dute, begirada bakar batean eskuragarri izateko. Halaber, esku orri horretan jasota daude kirol guneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakiak eta jardueren prezioak. Horrez gain, udalerrietako kirol instalazioetan ere jarduera guztien inguruko informazioa topatuko interesdunek.

Aukera aniztasunean ere jarri dute arreta 2025eko eskaintza osatzeko, eta aurten ere eskualdean horren ohikoak ez diren hainbat jarduera praktikatzeko aukera izango dela aurreratu du Kuestak. Horien artean daude paddle surfa, bizikleta eskola edota mendiko txirrindularitza.

Horrez gain, udako eskaintza izanik, itsasoarekin lotutako jarduerak balioan jarri dituzte udal ordezkariek, eta horietan parte hartzeko deia luzatu diete eskualdeko gazteei. Itsasoari lotutako jarduerak piraguismoa, arrauna eta paddle surfa dira, eta Pasaiako badian egingo dira den-denak.

Kuestak gogorarazi du Pasaiako Udalak Donibaneko kirol gunean piraguen eta paddle board taulen alokairu zerbitzua eskainiko duela. Banakako eta binakako piraguak aloka daitezke, ordu eta erdiz, hiru orduz, egun erdiz edota egun osorako. Uda osorako bonua ere egin daitekeela aurreratu du Lezoko Kirol zinegotziak. “Zentzu horretan, aukera ezin hobea da zerbitzu hori, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko”, esan du.

Jarduera guztiak, euskaraz

Fernandezek kirola ere euskaraz egiteak duen garrantzia nabarmendu du. Bide horretan, udako jarduera guztiak euskaraz egiteko aukera bermatuta dute eskualdeko gazteek. Azkenik, lau udalak Eskatu, eskaini kirol jarduerak euskaraz mezua zabaldu dute, eta Fernandezek dei egin die Oarsoaldeko kirol elkarte guztiei 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskaintzeko. “Oso garrantzitsua da adin tarte horretako neska mutikoek eskola orduetatik kanporako jarduerak ere euskaraz egitea. Kirol euskaraz egiteak, euren hizkuntzaren jabetze prozesuan eta hizkuntza ohiturak finkatzeko orduan, berebiziko eragina izango du, bai haurraren garapenerako bai euskarak espazioak irabazteko ere”, esan du Oiartzungo Kirol zinegotziak. Ildo beretik, gurasoei ere dei egin die seme-alabentzako euskarazko jarduerak eskatzeko eta horien aldeko hautua egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.