Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Gaintxurizketako oinezkoen behin-behineko pasabidearen lanak, aurrera

Pasabidearen egitura nagusia jartzeko lanengatik Gi-636 errepidea erabat moztuko dute, Lanbarren eta Gaintxurizketako biribilgunaren artean, astearte gauetik (22:00) asteazken goizaldera (06:00).

Pasabidea egiteko lanen gaurko irudia.Gipuzkoako Foru Aldundia
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/05/23

Aurrera doaz Gaintxurizketako behin-behineko oinezkoen pasabidea (gerora behin betikoa izango dena) egiteko lanak. Lezoko Udala inguruetan ari da jarduketak egiten, pasabidera iristeko bidea segurua izan dadin. Gipuzkoako Foru Aldundia, berriz, batik bat pasabidea bera izango denean dago zentratua, aldamio bidezko egitura osatzeko bidean da. Horregatik, eta pasarelaren egitura nagusia jartzeko, trafikoan mozketak izango dira datorren astean: astearteko (hilaren 27ko) 22:00etatik, asteazkeneko (hilak 28) 06:00etara Gi-636 errepidea erabat itxiko da egitura hori jarri ahal izateko, Lanbarrengo eta Gaintxurizketako gaineko biribilguneen artean. Euskotrenen geltokiaren pareko horretan ari dira eraikitzen errepidea goitik gainditzeko pasabidea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu du egiturak 14 metroko luzera eta 5,5 metroko altuera dituela. Hala, aste honetan pasabidearen bi aldeetako zutabeak instalatu dituzte, eta behin datorren astean pasabidea izango dena jarrita, eskailerak ezartzeari ekingo diote beharginek. Horrek esan nahi du, eta aldundiak hala jakinarazi du, laster izango dela erabilgarri auzotarren eta inguruan lan egiten dutenen segurtasuna bermatuko duen azpiegitura.

Zubibidea egiteaz gainera, pertsonen segurtasuna zaintzeko eta trafiko istripuak ekiditeko beste hainbat neurri jarriko dira indarrean Adibidez, Altamirako tunelaren eta Gaintxurizketako biribilgunearen arteko ibilgailuen abiadura muga orduko 70 kilometrora jaitsiko dute; gainera, seinalizazioa ere indartuko dute; eta bestetik, aldundiak iragarri du “radar pedagogikoak” jarriko direla. Bestalde, Gi-636aren tarte horretan erreien arteko bereizketa are nabarmenagoa izango dela esan du foru erakundeak, errepidean lerro jarraitu bikoitza ezarrita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.