Gerrikoari eutsi dio Sebas Latigo Perezek
Borrokaldietan, 97-93 etxekoaren alde, 95-95 eta 95-95 puntuazioa egin zuten.
Sebas Latigo eta Alberto Rayito larunbateko borrokan.Dani Novas Sebas Latigo Perez boxeolari errenteriarrak Espainiako gerrikoa mantendu du. Gogor lehiatuko zela hura ez galtzeko adierazi zuen larunbateko boxeo gaualdiaren aurretik, eta esan eta egin, errenteriarra Alberto Rayito Marquez sevillarra (Andaluzia, Espainia) baino gehiago izan zen borrokan, eta horrenbestez, oilar pisuko titulua mantenduko du. Larunbatekoarekin hiru dira errenteriarrak lortu dituenak.
Borrokaldietan, 97-93 etxekoaren alde, 95-95 eta 95-95 puntuazioa egin zuten.
