Madalenetako laguntzaileak kontratatzeko epea zabalik
Gaurtik, hilaren 26tik, ekainaren 9ra eman daiteke izena madalenetan laguntzaile lanetan aritzeko.
Konpartsen topaketa egin dute. Errenteriako Udalak madalenetako laguntzaileak kontratatzeko deialdia egin du eta izena emateko epea zabalik egongo da gaurtik, hilaren 26tik, ekainaren 9ra. Deialdiaren xedea festetako laguntzaileak hautatzea da, uztailaren 21etik 25era, lana egiteko. Zerrenda hori Atlantikaldiarako ere erabiliko du udalak.
Betebeharreko baldintzak, ondokoak: 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan; langabezian egotea kontratuaren hasierako datan; eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea; euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Azken eskakizun horren harira, hautatuak deituak izango dira udal Euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Ez dute azterketarik egin beharko 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatua duten pertsonek eta 2013tik 2024ko deialdi artean, helburu bererako eginiko euskara-froga gainditu zutenek.
Beste betekizun bat, diziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Erkidegoetako nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko; indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Lehentasuna izango dute Errenteria-Oreretan gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek.
Zozketa ekainaren 23an egingo dute eta emaitza, udal web orrian, eta iragarki oholtzan argitaratuko du udalak. Euskara maila probatuta ez daukatenek ekainaren 25ean eta 26an egin beharko dituzte hizkuntza probak.
Eskabideak aurkeztu
Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira (klik hemen) eta horretarako beharrezkoa da hautagaiek identifikazio eta sinadura ziurtagiri elektronikoa izatea: Bakq, Nortasun agiri elektronikoa, herritarren ziurtagiria, Clave. Ez badute halakorik, Bakq ziurtagiria doan eska dezakete Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan. Eskabidearekin batera, nortasun agiriaren, titulu akademikoaren eta euskara tituluen kopiak.
Zozketan hautatutako pertsonei eta lehenengo 20 ordezkoei posta elektronikoz mezua bidaliko diete informazio guztiarekin, ezinbestekoa da horrenbestez, hautagaiak esakera orrian bertan bere posta elektroniko helbidea jartzea.
Utzailaren 18an Reina aretoan 09:00etan egingo den bilerara joan beharko dute hautatuek, bertan azalduko baitiete egin beharreko lana. Deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko inprimakia eskuratzeko, klik hemen.
