Memoria, aldarria eta ospakizuna bihartik, Francisaldiarekin
Ekainaren 10ean 46 urte beteko dira Vicente Vadillo Samntamaria Francis hil zutela. Laugarrenez, memoria, aldarria eta ospakizuna batuko ditu Francisaldiak.
Gaur aurkeztu dute Francisaldia. Ekainaren 10ean 46 urte beteko dira Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria Francisi tiro egin eta hil zuenetik. Haren oroimena eta aitortza egiteko antolatu dute laugarrenez jarraian Francisaldia, ez hori bakarrik, LGTBI+ memoria ere urratu nahi du hilaren 28tik 2022an antolatu zuten lehen aldiz, eta aurtengoa, hirugarren ekitaldia izango du zikloak. Hilaren 27tik ekainaren 14ra bitartean egingo dute eta gaur aletu dute, xehe, Errenteriako Udalak eta LGTBI aholku Kontseiluak elkarlanean ondu duten egitarau zabala eta askotarikoa.
Iñaki Queralt LGTBI+ politiketako zinegotziak eta Gloria Miguel LGTBI kontseilukideak aurkeztu dute Francisaldiaren aurtengo ekitaldia. Argi adierazi dute zikloaren bidez, herritarrak ahalduntzea eta sentsibilizatzea du helburu udalak, “LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ezinbesteko dira eta ahalduntzea eta sentsibilizatzea”.
askotariko ekintzekin ondutako agenda prestatu dute horretarako, berdintasunerako eskubidea, genero identitate, genero adierazpen eta sexu orientazioagatiko diskriminazioa ezabatzearen aldeko aldarria egiteko.
Askotariko egitaraua aurten ere, publiko zabalari begirako diziplina anitz ugari, eta tartean aitortza. Fernando Telletxea Oscoz Fama aktore, abeslari, idazle, eta transformista errenteriarrari. Bertan sortu eta gaztaroa ere udalerrian eman zuen, baina gero, beste asko-askok bezala sexiliora jo zuen: “Telletxea LGTBI kulturaren erreferentea izan da, eta ziklo horren barruan ibilbide hori aitortu nahi da”.
Madrilen bizi da egun, eta Francisen hilketaren urteurrenean bertan egingo dio harrera instituzionala udalak 13:900etan. Queraltek zehaztu du irekia izango dela ekitaldi hori gerturatu nahi duen ororentzat. Egun horretan bertan arratsaldean, pertsona gutzientzako espazio seguru eta libreak aldarrikatzeko, Oarsoaldeko LGTBI+ kuirdinadorak eta Errenteriako LGTBI+ Politiken aholku Kontseiluak antolatzen duten kalejiran eta banderaren igoeran parte hartzera deitu ditu udalak herritarrak: “Francisen hilketa oroituko dugu bertan, baita Fernando Telletxeari omenaldia egin ere”.
Gainera, ekainaren 11n, Telletxeak Camposanto (Almas sin retorno) bere azken liburua aurkeztuko du Reina aretoan 19:00etan. Jexux Mari Romero Susperregik gidatuko du aurkezpen hori eta Idoia Hatxek musikatu.
Gonbidapen zabala egin du Queraltek, “herritar guztiak deitu nahi ditugu bat egitera, aldarrikatzera, memoria egitera eta ospatzera”.
Hilak 27, asteasrtea
- 19:00: ZINEA La muerte de Mikel, Imanol Uribe. 88’, Inkognita, Julen Gorosabel, 7’35’’. Niessen Zinematan. Gonbidapenak: Lekuona Fabrika edo online (klik hemen)
- ERAKUSKETA: ‘FRANCIS’. Astelehenetik ostiralera: 16:00-19:30, Aldakonea Udal Biblioteka. Bisita gidatua: hilak 29, 18:00. Ekainaren 13ra arte zabalik.
Ekainak 3tik 13ra
- ERAKUSKETA: DARDARAK ARTXIBOAN. Maritxu eta Katalinaren kasua kalera. 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat. Astelehenetik larunbatera: 17:00-20:00 Xenpelar Etxea. Aurkezpena: ekainak 3 , 18:00. Hizkuntza : Euskara
Ekainak 10
- HARRERA INSTITUZIONALA. Fernando Telletxea Oscoz. 13:00 Pleno Arteoan. Sarrera librea aforoa bete arte
- TRANSMARIBIBOLLO KALEJIRA. 19:00 Alabergako biribilgunetik
- ORTZADAR BANDERAREN IGOERA. 19:15 Kapuntxinotako biribilgunean
- OMENALDIA FERNANDO TELLETXEARI (FAMA). 19:30 LGTBI+fobiaren aurkako zebrabidean ·
Ekainak 11
- Camposanto (Almas sin retorno). Fernando Telletxearen azken liburuaren aurkezpena. Idoia Hatxeren parte-hartzearekin Dinamizatzailea: Jesus Mari Susperregi. 19:00etan Reina aretoan.
Ekainak 13
- GLORIA (Elisa Coll) bakarrizketa. 19:00 Niessen Kulturgunean. Sarrerak klik hemen
Ekainak 14
- TARDEO DRAG. 18:00etan Niessen Kulturgunea. Antolatzailea : Eureka Dance Studio. Sarrera : 15€ (Eureka Dance Studio) · 20€ (Sarreran)
