Oarso Boleibol taldeko kadeteak, Gipuzkoako txapeldun
Bi urte bete ditu klubak ibilbidea hasi zuenetik, eta garaipenak esanahi berezia hartu duela azaldu dute arduradunek, "etorkizun oparoa iragartzen du".
Oarso Boleiubol Taldeko Kadeteak.Oarso Boleibol Taldea Bere historiako lehen titulua lortu du Oarso Boleibol Taldeak. Kadeteak Gipuzkoako txapeldun dira, “ilusioz eta lan gogorrez beteriko denboraldi baten ostean”.
Bi urte bete ditu klubak ibilbidea hasi zuenetik, eta garaipenak esanahi berezia hartu duela azaldu dute arduradunek, “etorkizun oparoa iragartzen du”. Ez dela bukaera hasiera baizik ere adierazi dute, eta hurrengo hilabeteetan erronka berriak izango dituzte. Horrela, udako ikastaro intentsiboak antolatu dituzte lau astez; talde berriak osatuko dituzte ikasturte berrirako; eta kategoria berriei bide eman nahi diete klubaren hazkundea sustatzeko Gazte zein Senior Kategoriak klubaren barnean hartuta.
Konpromisoa berretsi du boleibol taldeak lanean jarraitzeko “Oarsoaldeko gazteei kirol aukera erakargarria eskaintzeko, ilusioa, konpromisoa eta talde lana ardatz hartuta”.
Bidelagun izan dituzten guztiei eskerrak eman dizkie azkenik Oarso Boleibol Taldeak, “talde tekniko, guraso, erakunde zein gure babesleei”.
