Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurreskulari onenak, Lezokoak

Larunbatean jokatu zen Niessenen gipuzkoar erako Gazte Mailako VII. Aurresku Txapelketa. Hugo Haro eta Lur Lacasta lezoarrak, irabazle.

Lur Lacasta eta Hugo Aro lezoarrak, ohorezko aurreskua dantzan garaipena lortu ondoren.Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo
2025/05/27

Dantza txapelketetan, zehazki txapelketa horietako txapelak janzten tradizio handiko herria da Lezo. Hori nabarmen agerian gelditu zen larunbatean Errenteria-Oreretako Niessen aretoan. Gipuzkoar erako Gazte Mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusia izan zen jokoan, eta albiste honen lehen karaktereetan nabari denez, lezoarrak izan ziren garaile lehian izan ziren bi kategorietan: A sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) Hugo Haro Martin izan zen garaile, eta B sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak), berriz, Lur Lacasta Santisteban. Biak ala biak, lezoarrak. Zorionak biei!

Hori gutxi balitz, A sailekoen podiuma osatzen beste bi lezoar izan ziren, Gorane Villa Martinez eta Ane Perez Lizarazu hain zuzen ere. B sailean ere bigarren lezoar bat izan zen, Ixone Lorenzo Bergara zehazki.

Erein elkarteak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu zuten larunbateko lehia. Albiste honetako informazioa zein argazkiak dantzarien elkargoari esker lortu ditu HITZAk. Hala, dantzariei doinua ematen Errenteriako Udal Txistulari Taldeko kideak izan ziren, eta dantzarien urrats bakoitza neurtzeko ardura (epaileak) Idoia Besadak (Pasaia), Jose Luis Vallejok (Tolosa), eta Maria Ferreirok (Elgoibar) izan zuten. Lan serio eta nekeza izan zen epaimahaikideena. Gainera, azken horiek puntuen banaketan eta deliberoan ziren bitartean Herri Arte Eskolako kideek emanaldia egin zuten.

Jarraian, bi sailetako lehenen sailkapenak.

A saila (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)

  • 1. Hugo Haro Martin (Lezo).
  • 2. Gorane Villa Martinez (Lezo).
  • 3. Ane Perez Lizarazu (Lezo)
  • 4. Sara Escudero Mujika (Legazpi)
  • 5. 6. Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo)
  • Laia Illarreta Lopez (Legorreta)
  • Ongien sailkatutako errenteriarrari sari berezia: Elene Pikabea Revuelta

B saila (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak)

  • 1. Lur Lacasta Santisteban (Lezo)
  • 2. Ixone Lorenzo Bergara (Lezo)
  • 3. Nora Escudero Mujika (Legazpi)
  • 4. June Osinalde Mendiola (Legazpi)
  • 5. Nere Sarasola Tejeria (Zizurkil)
  • 6. Izadi Arbelaitz Oliveri (Errenteria-Orereta)
  • Ongien sailkatutako errenteriarrari sari berezia: Izadi Arbelaitz Oliveri

Niessenen dantzan izan ziren kide guztien talde irudia. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.