Herritarrak dramaturgo izaten hasteko aukera, Lezon
Ekainaren 14an eta 21ean dramaturgia tailerrak emango ditu Jokin Oregik Kultura Aretoan. Pertsona orori zabalik dira.
Jokin Oregik gidatuko du dramaturgia tailerra. Herritarrentzako dramaturgia tailerra antolatu dute Hika Teatroa konpainiak eta Lezoko Udalak, Lezo Eszena egitasmoaren barrukoa. Bi saioko tailerra izango da, ekainaren 14an eta 21ean izango da Kultura Aretoan goizez (10:00-14:00). Jokin Oregi izango da bi egunetan jardueraren gidaria. Parte hartzeko, bi baldintza: bat, izena ematea (ondoko estekako posta elektroniko bidez); eta bestea, antzerkia gustuko izatea edo idazteko zaletasuna izatea (edo biak). Beraz, herritarrentzako, edo ia pertsona ororentzako zabalik den egitasmoa da.
Lezo Eszenaren egitekoan sakondu nahi izan du udalak tailerra testuinguruan jartzeko. Azaldu du kulturarekiko sentsibilizazioa areagotzeko iniziatiba dela, eta publioko berriak sortzea xede duela. Horretan lagungarri izan daiteke dramaturgia tailerra.
Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da, da eta edozein pertsonak hartu ahalko du parte. “Izan ere, irekia izango da, idazteko grina edo zaletasuna dagoen pertsona orori zuzendutakoa, profesional baten eskutik dramaturgiaren ezaugarriak eta aukerak ezagutzeko saioak izango dira eta ez da aurretiko jakintzarik eduki behar”, zehaztu du udalak.
Jokin Oregi
Jokin Oregi izango da bi egunetan tailerraren dinamizatzailea. Iaz, Lezoko Antzerki Testu Laburren II. edizioa irabazi zuen. Baina ibilbide luzea egina du Oregik kulturaren alorrean aktorea, antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea baita, eta 2008tik Marie de Jongh antzerki taldearen zuzendaria.
