Ricardo Lopez Almarazek jaso du June Sanchez Tolaretxipi beka
Ikerketari berebiziko garrantzia eman dio Juneren Hegoak elkarteak, "haurren minbiziari aurre egiteko bide bakarra da".
Ricardo Lopez Almarazek jaso du June Sanchez Tolaretxipi bekaren bosgarrena.Juneren Hegoak Haurren minbizia ikertzea helburu duen June Sanchez Tolaretxipi Beka jaso du Ricardo Lopez Almarazek. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak antolatzen dute beka, eta aurtengoa, bosgarren ekitaldia du. Bizkaiko Biogurutzeta Institutuko Onkologia Pediatrikoko taldeko kidea da Lopez, eta Transkriptomika aplikatzea diagnosiko molekularrean eta nerbio sistema zentraleko tumoreen eta sarkoma pediatrikoen maneiuan proiektua abiatzeko.
Diagnostiko molekularra optimizatzea du helburu, teknika berrienen bidez medikuntza pertsonalizatua txertatzeko TSNC Nerbio sistema zentraleko tumore eta sarkomak dituzten paziente pediatrikoen manieu klinikoa eta informazio pronostikoa hobetzeko.
Bekak 3.000 euro esleitu dizkio ikerketa hori egiteko.
Bekaren helburua da diruz laguntzea haurren onkologia ikerketa proiektu bat, diziplina horrekin zerikusia duen edozein arlotan, eta paziente talde horren diagnostikoan, jarraipenean, eta tratamenduan hobekuntzak egiten laguntzea, haien bizi itxaropena areagotzeko.
Haurren minbizia ikertzea helburu duen June Sanchez Tolaretxipi Beka jaso du Aizpea Etxeberriak. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak antolatzen dute beka, eta aurtengoa, laugarren ekitaldia du. Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Biogurutzeta Institutuko Onkologia Pediatrikoko taldeak jaso du beka, Itziar Astigarraga ikertzaileak gidatuta.
Laugarrenez jarraian Itziar Astigarraga buru duen Biocruces Bizkaia institutuko onkologia pediatrikoko taldeak jaso du beka: «Guretzat oso garrantzitsua da ikerketa lagunduko duen ekarpen ekonomikoa. Juneren Hegoak elkarteak esleitu dizkigun azken bekei esker, haurren minbizien diagnostikoan eta tratamenduan hobetu ahal izan dugu, hala nola, pediatriako sarkometan —pediatriako tumore guztien %15 gutxi gorabehera—, azterketa genetikoak barne, eta gure pazienteek etekina atera diete arlo horretan egin ditugun aurrerapenei», azaldu du Biocruceseko taldeak.
Bekaren helburua da diruz laguntzea haurren onkologia ikerketa proiektu bat, diziplina horrekin zerikusia duen edozein arlotan, eta paziente talde horren diagnostikoan, jarraipenean, eta tratamenduan hobekuntzak egiten laguntzea, haien bizi itxaropena areagotzeko.
2015ean antolatu zuten lehen aldiz beka. 2013an haurren minbizi baten ondorioz bi urterekin zendu zen June Sanchez Tolaretxipi da Juneren Hegoak elkartearen inspirazio eta bere izena darama bekak ere. 2013an bertan sortu zuten haren gurasoek eta gertuko pertsona talde batek Juneren Hegoak elkartea Errenteria-Oreretan, eta harrezkero, laguntza sare bat sortu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kalteberatasun egoeran diren, gaixotasun, aniztasun funtzionala edota adingabeen doluari aurre egin behar dieten familientzat.
Ikerketari berebiziko garrantzia eman dio Juneren Hegoak elkarteak, “haurren minbiziari aurre egiteko bide bakarra da. Zoritxarrez gaur egun ikerketarako laguntzak mugatuak dira. Gobernuz Kanpoko Elkarteen sektorea ere ez da gai onak bizitzen ari. Elkarte txikia gara, baino bihotz handikoa,. orain arte martxan jarri ditugun bost beken bidez, 17.000 euro bideratu ditugu ikerketara”.
Juneren Hegoak elkartea lagundu nahi dutenek hauetako bideren bat erabil dezakete: Boluntario egin nahi dutenei, posta elektroniko helbide honetara idazteko eskatu diete; hilero euro baten trukez Teamer izateko berriz, hemen sakatu. Dohaintza egiteko aukera ere badago (horretarako klik egin hemen). Juneren Hegoak elkartearen laguntzaile izateko aukera ere eskaintzen du elkarteak.
Horretaz gain, Sabadell banketxeko ES81 0081 4254 46 0001112822 kontu korrontean egin daiteke ekarpena, baita Bizum bidez ere 03930 kodea erabilita, edota dohaintzak sailean Juneren Hegoak bilatuta.
