Asier Jaraizen 'Begietara begira' irudiak jantziko ditu madalenak
Gaur jakinarazi dute kartel irabazlea. Lezoko Asier Jaraizen lanak jaso du lehen saria.
Epaimahaikideak lan irabazleekin.Imanol Saiz Gomez de Segura Lezoko Asier Jaraizen Begietara begira kartelak irabazi du madalenetako kartel lehiaketa. Hala erabaki du Nora Goialde Herri Arte Eskolako arte plastikoen eta ikusizkoen irakasle eta artistak, Urtzi Ibarguen artistak, Garbiñe Ramirez Xenpelar tailerretako irakasleak, Jose Miguel Rodriguez Jai batzordeko kideak eta Maite Gartzia kultura zinegotziak osatutako epaimahaiak.
Haurren kategorian, berriz, Ane Rodriguez errenteriarraren Madalena geometrikoak izan da epaimahaiak aukeratu duena. Publikoaren boto gehien jaso dituen lana, berriz, Igone Alvarez errenteriarraren Txupinazo lanak jaso du.
Jaraizek 1.050 euro jasoko ditu, Rodriguezek eskola materialean gastatzeko 150 euro, eta Alvarezek uztailaren 21eko herri bazkarirako bi gonbidapen.
Udalak eskerrak eman dizkie lanak aurkeztu dituztenei eta herritarrak gonbidatu egin ditu larunbatera arte Xenpelar Etxean zabalik izango den erakusketa bisitatzera.
Ondoko bideoa eta argazkiak, Imanol Saiz Gomez de Segurak eginak dira.
