Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Indartsu dator Errugbiaren Astea, bigarrenez

Errugbiaren bigarren astea antolatu du Orereta Rugby Taldeak Errenteria-Oreretan. Ekainaren 1etik 8ra egingo dute.

Errugbiaren lehen asteko irudi bat.Orereta Errugby Taldea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/29

Errugbiaren bigarren astea antolatu du Orereta Rugby Taldeak Errenteria-Oreretan. Ekainaren 1etik 8ra egingo dute, eta ate irekien entrenamenduarekin hasiko dute igandean bertan (ekainak 1). Beraungo estadioan izango da 11:00etatik 12:30era. Lekukoa, hitzaldi batek hartuko du, Euskaldunentzako kirol egokia: euskal errugbiaren istorioak, zehazki. Asteazkenean izango da hori, ekainak 4, 18:30ean Reina aretoan eta 1980 eta 1990 hamarkadetan errugbi taldea sortzeak suposatzen zuenaz ariko dira Euskalerriko Rugby Eskola Independientearen (EREI) ildotik sortu ziren Lasarte Oriako Beltzak taldeko eta emakumeen RC Irun taldeko jokalariak.

Hurrengo egunean, ostegunarekin,  saio berezia egingo dute Beraunen Orereta Rugby Taldekoek udal gaztelekuetan ari diren gazteekin.

Larunbata, ekainaren 7a, izango da astearen barruko egunik oparoena eta egitarau zabala ondu dute egun osorako.  Rugby Stret topaketarekin abiatuko dute eguna eta bertaratzen diren taldeek lau jokalaritako tokatak—plakajerik gabeko partidak— jokatuko dituzte. Agirre Lehendakariaren plazan izango da hori, 11:00etatik 14:00etara eta inprobisatutako joko zelaiaren ondoan arauen azalpenak jarriko dituzte ikusleek eskura izan ditzaten.

Partidak bukatuta aipamen berezia jasoko dute Orereta, Lezo, Beltzak eta beste taldeetako jokalari izandakoek. Arratsaldean, Kaputxinoetako Fuentepelayo plazan errugbi jokoak eskainiko ditu Orereta Rugby Taldeak gerturatzen diren gaztetxoei begira. Auzo horretako jaien barruan egingo dute saioa, 18:00etan hasita.

Ekainaren 8an jarriko diote asteari ginga 10 , 12 eta 14 urtez azpiko lagunarteko partidak jokatuko dituzte Mikel Odriozola estadioan, 11:00etatik aurrera.

Denboraldian egindako lanarekin “pozik” azaldu da Xabier Sanchez Agirregomezkorta Orereta Rugby taldeko lehendakaria, “hainbat erronka berri izan ditugu eta egoki erantzun diegu jiokalariek eta taldearen ingurukoek emandako bultzadari esker”. Errugbiaren astearekin bukaera biribila eman nahi diotela aurtengo denboraldiari gaineratu du Sanchezek.

Babesleei egin die aipamena azkenik presidenteak. Aurreko urtekoak mantentzeaz gain, babesle berriak ere gerturatu zaizkiela azken asteetan nabarmen jarri du, “horrek proiektua indartzeaz harago, luzera begiratzeko aukera ere ematen digu”.

Errugbi Astearen lehen aldian, errugby street.Orereta Rugby taldea

Errugbiaren astea

Ekainak 1, igandea

  • 11:00-12:30 – Mikel Odriozola estadioa, entrenamendu irekia
  • 12:30-14:00 – Pablo Sorozabal plaza, argazki erakusketa

Ekainak 4, asteazkena

  • 17:00-20:00 – Reina aretoa, argazki erakusketa
  • 18:30-20:00 – Reina aretoa, “Errugbia, euskaldunentzako kirol aproposa: euskal errugbiaren istorioak” hitzaldia

Ekainak 5, osteguna

  • 18:30-20:00 – Mikel Odriozola estadioa, Gaztelekuekin errugbi saioa

Ekainak 6, ostirala

  • 17:00-20:00 – Xabier Olaskoaga, argazki erakusketa

Ekainak 7, larunbata

  • 11:00-14:00 – Lehendakari Agirre plaza, Rugby street topaketa
    Segidan – Beteranoekin hirugarren denbora
  • 18:00-19:30 – Fuentepelayo plaza (Kaputxinoak), errugbi saioa auzoko jaietan

Ekainak 8, igandea

  • 11:00-14:00 – Mikel Odriozola estadioa, S10-S12-S14 mailetako lagunartekoak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.