Iñigo Iglesias pilotua lehian da berriro
Alemaniako Schleizer Dreleck zirkuituan ariko da asteburuan Sportbike kategorian.
iñigo Iglesias pilotu errenteriarra. Taldearekin izandako desadostasunek lehiatik kanpo utzi zuten Iñigo Iglesias pilotu errenteriarra, baina denbora gutxiagatik. Izan ere, asteburuan Alemaniako Schleizer Dreleck zirkuituan ariko da Sportbike kategorian Triumph motorrarekin eta Freudenberg RORAS Palido Racing Team taldearekin. talde horretako Luis Rammerstorfer pilotuaren lekua hartu du, hark lepauztaia apurtu ostean.
Iglesiasen helburua aktiboa egotea da, puntuak biltzen joan baita esperientzia ere kategoria berrian, eta batez ere etorkizunerako prestatzea.
Carsten Freudenberg taldeko zuzendaria “pozik” azaldu da pilotu errenteriarra eurekin ariko dela-eta, ” azkarra eta eskarmentuduna da. Ez dugu aukerarik izango aurretik probatzeko, baina bere esperientzia garrantzitsua ziango da hasi berria den gure proiektuarentzat, baita Luis Rammerstorferrentzat”.
Sportbike kategoriak egungo Supersport kategoria ordeztuko du munduko txapelketaren zirkuituan, “aukera paregabea da aurrez prestatzeko aukera izatea”. Iglesiasek bikain ezagutzen du kategoria eta ezustekoren bat emateko gogoz hartuko du zirkuitua asteburuan.
