Loaren inguruan arituko dira Antxon
Udaleko Gizarte Ekintza sailak 'Ondo lo egitearen garrantzia' hitzaldia antolatu du ekainaren 11n Kultur Etxean, 11:00etan.
Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza sailak loaren inguruko hitzaldi bat antolatu du Antxoko Kultur Etxean. Ondo lo egitearen garrantzia izenburupean, saioa ekainaren 11n izango da, 11:00etan. Hizlariak Raquel Dominguez Antxoko farmazialaria eta Antxoko osasun zentroko Arantxa Garcia familia medikua eta Urdiñe Fernandez erizaina izango dira.
Loaren gaineko hitzaldia tokiko zaintza ereduan kokatuta dago. 2018-2020 urteen artean, Pasaia Zaintza HerriLab sortu zen, helburu hauekin: tokian tokiko zaintza eredu berri bat definitzea eta garatzea; gizarte eta osasun zerbitzuen koordinazio hobea bultzatzea; tokiko gaitasunen garapena ahalbidetzea, esperimentazioari esker; eta pertsona eta komunitatearen parte hartzea ardatz dituen arreta ereduaren integrazioa sustatzea.
Aldundiak bultzatutako eta Pasaian aitzindari gisa garatutako egitasmoaren asmoa da Tokiko Zaintza Ekosistemaren garapena bultzatzea, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden eta beren etxean bizi diren adinekoen arreta zaintza hobetzeko. Tokiko Zaintza Ekosistemak udalerriaren, bertako biztanleen eta erabiltzaileek beharrak, osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak biltzen ditu.
