Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikaz Blaik musikaz eta dantzaz beteko ditu Trintxerpeko kaleak

Gaurtik eta ekainaren 1era bitartean, Illunbek antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia egingo da, zortzi ekitaldirekin. Serafin Esnaola plaza izango da jaialdiaren epizentroa.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/05/29

Gaurtik (hilak 29) eta ekainaren 1era bitartean, Illunbe Musika Elkarteak antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia jasoko du Trintxerpek. Egitasmo horrek hainbat helburu ditu: musika eta dantza herritarrengana hurbiltzea, adierazpen artistiko horiek ezohiko espazioetara eramanez; eta Trintxerpe dinamizatzea, kaleak agertoki bizi eta parte hartzaile bihurtuz. Serafin Esnaola plaza izango da musika eta dantza uztartzen dituen jaialdiaren epizentroa. Orotara, zortzi ekitaldirekin gorpuztu dute XVI. ekitaldia.

Lehen jarduera gaurko 19:00etan izango da, Serafin Esnaola plazan, eta Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako taldeak arituko dira: Euskal Dantza Taldea, Banda Txikia, Gaita Galegoko ikasleen taldea eta perkusio taldea. Ekitaldiek bihar (ostirala) izango dute jarraipena. Serafin Esnaolak Musika Modernoaren eta Konboen jaialdia jasoko du, 18:00etan. P.M.K. eta Octopus taldeak arituko dira.

Gainontzeko emanaldiak asteburuan izango dira. Larunbatean (hilak 31) lau ekitaldi jasoko ditu Trintxerpek. 12:00etan, trikitixa eta panderoko ikasleek kalejira egingo dute. 13:00etan, Illunbe Bandak kontzertua eskainiko du Serafin Esnaolan. 18:00etan, Gipuzkoako Dantza Solteko Haurren Lehiaketaren 69. ekitaldia egingo da plaza berean. 16 urtetik beherako zortzi bikote izango dira Trintxerpen, eta Arin Arina dantzatuko dute, Illunbeko Txistulari Bandaz lagunduta. Azken jarduera 20:00etan izango da, eta Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du Serafin Esnaolan.

Musika eta dantza uztartzen dituen zikloa igandean (ekainak 1) itxiko da. 12:00etan, txistulariek kalejira egingo dute, Euskadi Etorbidetik abiatuta. Ondoren, 12:30ean, Musika Eskoletako Txistularien Alarde tradizionala egingo da, Serafin Esnaolan. Igandeko ekitaldian Pasaiako, Hernaniko, Donostiako, Astigarragako, Getxoko, Berako eta Urretxuko txistulariek hartuko dute parte. Horiekin batera izango dira Pasaiako Erraldoien konpartsa, Ibaiertz eta Illunbe abesbatzak, Illunbe Euskal Taldea eta Pasaiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako perkusio eta metal saila. Donibaneko batelerak ere protagonista izango dira.

Honakoa esan du Aitor Brion Kultura eta Ondare zinegotziak Musikaz Blai jaialdiaren inguruan: “Pasaiako Udal Gobernuak musika eta euskal dantza babesten ditu. Horrelako ekitaldiek harrotasunez betetzen gaituzte, gure bizitza kulturalean pisu handiena duten bi diziplina artistiko balioesten dituelako”. Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendaria udal ordezkariaren ildotik mintzatu da: “Musikaz Blai egitasmoak balio kultural ukaezina du. Bere goranzko ibilbideak gure inguruko erreferentzia ziklo gisa sendotu du”.

Juanje Neira Illunbe elkarteko presidenteak adierazi du “hunkigarria” dela ikustea nola hazi den Musikaz Blai: “Pasaian proiekzio handiena duen zikloetako bat da. Zikloko musika programazioaren, txistularien alardearen eta euskal dantza txapelketaren artean sortutako senidetasunak programa osoa aberasten lagundu du, eta Gipuzkoa osoko ziklo garrantzitsuenetakotzat finkatu da”.

XVI. Musikaz Blai

Hilak 29, osteguna

  • 19:00: Musika Eskolako taldeak. Serafin Esnaola plazan.

Hilak 30, ostirala

  • 18:00: Musika Modernoaren eta Konbien jaialdia. Serafin Esnaolan.

Hilak 31, larunbata

  • 12:00: Trikitixa eta panderoko ikasleen kalejira.
  • 13:00: Illunbe Bandaren kontzertua. Serafin Esnaolan.
  • 18:00: Gipuzkoako Dantza Solteko Haurren Lehiaketaren 69. ekitaldia. Serafin Esnaolan.
  • 20:00: Illunbe Akordeoi Orkestraren kontzertua. Serafin Esnaolan.

Ekainak 1, igandea

  • 12:00: Txistularien kalejira. Euskadi Etorbidetik.
  • 12:30: Musika Eskoletako Txiistularien Alarde tradizionala. Serafin Esnaolan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.