Udal euskaltegiak prest ditu udako ikastaro trinkoak
Interesdunek ikastaroetan izena eman dezakete jada. Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, 08:15etik 13:15era.
Pasaiako Udal Euskaltegiak prest ditu udako ikastaro trinkoak, eta horietan parte hartzeko izen emateak ireki ditu jada. Ikastaroak euskara maila hobetu edo HABEren bigarren deialdiko B1, B2 eta C1eko azterketak prestatu nahi dituzten ikasleei begirakoak dira. Klaseak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, 08:15etik 13:15era.
Udako ikastaroez gain, udal euskaltegiak 2025-2026 ikasturteko aurrematrikulazio epea ere ireki du. Euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi duten ikasleek uda aurretik eman ahal izango dute izena, beren plaza irailerako gordetzeko. Interesdunak euskaltegiarekin harremanetan jar daitezke 943 00 43 40 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.
