Donibane auzolanean garbituko dute bihar
Eskubidean Planaren bidez, Pasaiako gazteek barrutia auzolanean garbitzeko deia luzatu diete herritarrei. Bizkaia plazan elkartuko dira, 17:00etan.
Eskubidean Planaren bidez, Pasaiako gazteek Donibane auzolanean garbitzeko deia luzatu diete herritarrei. Herri garbiketa bihar (larunbata) izango da, eta Bizkaia plazan izango da topaketa, 17:00etan. Barrutia garbitu ondoren, mural bat margotuko dutela aurreratu dute. Informazio gehiagorako eta izena emateko, helbide elektronikoa ahalbidetu dute antolatzaileek.
