Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Aitor Majada Rodriguez. Eduki sortzailea.

«Gaur egun euskarazko eduki sortzaile gehiago dago»

Ezaguna egin da azken urtean, kanta ezagunak aukeratu eta euskaratuta igotzen dituelako sarera, bereziki TikTokera. Euskaraldiaren Hamaikakoaren parte izan da.

Aitor Majada Rodriguez eduki sortzailea Euskjaraldiaren Errenteria-Oreretako hamaikakoaren parte izan da.Izaro Perez Loperena
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/05/30

Euskarara ekartzen ari da ospetsuak egiten ari diren hainbat abesti aitor Majada Rodriguez gazte errenteriarra, eta TikTok sarearen bidez zabaltzen ditu. Karol Gren Si antes te hubiera conocido kantaren bertsioa mugarri izan zen jarraitzaile kopuruak gora egiteko. Euskaraldiaren Hamaikakoaren parte izan da.

Zerk eraman zintuen abesti ezagunak hartu eta euskaratuta TikTok bidez zabaltzera?

Aurretik bideo pare bat igo nituen sofan eserita abesten, baina gazteleraz, eta joan den urteko ekainean otu zitzaidan asko entzuten nuen gaztelaniazko abesti bat hartu eta euskaratzea, ikusteko nola gelditzen zen. Paperean ikusita denak ondo ematen zuela iruditu zitzaidan. Grabatu nuen, ondo gelditu zen, eta erabaki nuen bideo bat grabatzea etxeko sofan txakurra alboan nuela TikTokera eta Instagramera igotzeko. Espero nuena baino harrera hobea izan zuen.

Hortik aurrera, igandero gazteei gustatzen zaien gaztelaniazko kanta bat euskaratu eta igotzea erabaki nuen.

Karol Gren abestiaren bertsioa mugarria izan zen, ezta?

Hala da, abuztuan egin nuen euskarazko bertsioa. Joan den urteko udan leku guztietan entzuten zen kanta hori eta egokia iruditu zitzaidan euskaratzea. Harrera ikaragarria izan zuen bideoak, atsegin ugari jaso nituen, iruzkin mordoa eta bisita pila.

Komunikabideak nirekin harremanetan jartzen hasi ziren, elkarrizketak egiteko, eta hor gertatu zen nolabait ere eztanda. Iganderokoa mantentzea zaila izan da, masterra egiten aritu naizelako eta orain praktiketan ari naizelako. Hala ere, ahal dudan guztietan edukia igotzen dut. Aurten sei edo zazpi kanta igo ditut, eta horrekin batera bestelako edukiak ere. Saiatzen naiz gehienak euskaraz egiten.

Abestiak euskaratze horretan, zer izaten da zailena?

Esango nuke letra melodiara egokitzea egiten zaidala zailena. Itzultzaile neuronalean sartzen ditut letrak lehenik ideia bat egiteko, eta gero aldaketak egiten dizkiot silabak melodiari egokitzeko. Batzuetan hitzak moztu behar ditut, eta zailena letra egokitzea da.

Abestea, beraz, ez da zailena.

Autotunearekin erraza da.

Musika munduarekin bazenuen harremana aurretik?

Solfeorik ez dut ikasi, ikastolan ikasi nuenaz gain, alegia. Pandemia ostean Bilbon bizi ginen ikasle garaian eta estudio merkea egin genuen pisukideak eta nik libre genuen etxeko gela batean. Bertan hasi nintzen nire abestiak egiten eta grabatzen. Abestien letrak idazten ditut eta kantatu egiten ditut, baina esan behar dut musika Internetetik hartu eta erosten dudala, ez dudala nik ekoizten.

Ospetsuak egiten diren kantak euskaratu eta igotzen dituzu sareetara, baina zer gertatzen da zuk sortzen dituzun horiekin? Proiekturik abiatzeko asmorik baduzu?

Plataforma digitaletara igotzen joan naiz sortutako horiek, Spotify eta Youtubera. Denbora-pasa moduan egiten ditut kanta horiek, ez dut espero ezer etorriko denik hortik, ez ospetsu bilakatzea, ezta sortu ditudan horiek hit bihurtzea ere. Gaztea irratian jartzen badituzte, primeran, ez naiz kexatuko; baina gustuko dudalako hasi nintzen honetan. Beti abestu izan dut etxean, idazten hasi nintzen, baina gustuko dudalako da, ez beste ezer lortu nahi dudalako. Hasteko, mikrofono eta soinu txartel merkeak erosi nituen. Aurten lau abesti igo ditut, bat hilabeteko Spotify eta Youtuben. Majada bilatuta bi horietan azalduko zaizkio entzun nahi dituenari.

Euskaraldiaren Errenteria-Oreretako Hamaikakoaren kideetako bat izan zara. Nola iritsi zinen bertara?

Zenbaki ezezagun batetik bidalitako mezua jaso nuen eskuko telefonoan, Naroa Etxeberria Euskaraldiaren Errenteriako koordinatzailearena zen, eta bertan azaldu zidan nire izena azaldu zela batzordean Hamaikakoaren parte izateko. Sorpresa handiz hartu nuen, ez bainuen espero iaz hasitako proiektuak hainbeste sona izango zuenik herriko jendeak nire izena proposatzeko euskararekin lotuta hamaika pertsona erreferenteen artean izateko.

Oso eskertuta nago, berehala esan nuen baietz, eta oso harro nago.

Euskaraz bizi zara zure egunerokoan?

Egia esan, ez. Batxilergoa Koldo Mitxelena institutuan D ereduan ikasi nuen, eta gero gaztelaniaz matrikulatu nintzen; akatsa izan zen, baina momentu hartan pentsatu nuen hobeto moldatzen nintzela gaztelaniaz aurkezpenak egiteko-eta. Goi mailako ikasketa prozesua gaztelaniaz egin dut, eta izan naiz zortzi urte euskaraz ia hitz egin gabe, gurasoek ere ez dakitelako. Euskara albo batera utzi nuen.

Masterra euskaraz egin dut, eta Hizkuntza Eskola Ofizialean egin berri dut C1 agiriaren azterketa.

Edukiak euskaraz sortzen ari naiz, jakin badakidalako nire antzeko jendea dagoela, badaudela gazteak beldurra dutenak euskaraz komunikatzeko, edota lagunartean aritzeko sentitzen dutelako ez dutela euskara zuzen hitz egiten. Nahi dut ohartzea garrantzitsuena saiatzea dela, euskaraz egitea, pixkanaka hobetzen zoazelako. Kontziente naiz asko hobetu dudala, hitz egitea da gakoa.

Zein da zure ametsa?

Gustatuko litzaidake nire edukiek izan duten jarraipenari tiraka eduki gehiago sortzeko aukera izatea, proposamenen bat jasotzea podcast bat egiteko. Gaur egun denak gabiltza eskuko telefonoarekin, eta euskarazko edukiak kontsumitzera animatu nahi nituzke gazteak. Gaur egun badaude euskarazko sortzaileak TikToken denetariko edukiak sortzen: dantzak, abestiak, umorea… Gu hasi ginenean ez zeuden hainbeste, eta bilakaera nabaritu dut. Animatu nahi ditut euskaraz bizitzera, beldurra albo batera utzita. ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.