Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaztañoko jaien bigarren egunean krosa, emakumeen pala txapelketa eta kontzertua

Krosak hamabigarren ekitaldia izango du aurten eta emakumeen pala txapelketa lehen aldiz antolatu dute.

Arrixku taldea kontzertuan ariko denetako bat izango da.Tolosaldeko Ataria
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/05/30

Tantaka ari da zabaltzen aurtengo jai egitaraua Gaztañoko jai batzordea. Ekainaren 13tik 15era egingo dituzte eta pirata uharte bilakatuko den auzoan, egitarau zabala ondu dute hiru egunerako. Joan den astean zabaldu zuten lehenengo egunerako antolatutakoak, eta aste honetan bertan, larunbatekoen (ekainak14) berri eman dute.

Goiz partean, kirola erruz. Klasiko bat bilakatu den Gaztañoko krosaren hamabigarrena egingo dute. Ez da erraza ibilbidea, kontuan hartuta maldan gora eta behera egin behar dutela ibilbide osoan parte hartzaileek. Hala ere urtero parte hartzaile ugari ditu lasterketak, eta aurten ere, bide beretik egingo duen eta parte hartze zabala izango duen zalantzarik ez dute antolatzaileek. Ondoren etorriko da haur krosa. Izena emateko baliatu esteka hau.

Lasterketa bukatuta, bizikleta ginkana egingo dute. Horretan parte hartzeko beharrezkoa da norberak eramatea bizikleta eta kaskoa ere.

Erabilera anitzeko uhartean egin dute kirolarekin hurrengo hitzordua, arratsaldez izango da, 16:00etan hasita, Emakumeen Pala Txapelketaren lehen ekitaldia. Larunbatean sobera fama duen auzo mozorro afariaren txanda helduko da. Afaltzera bai, baina pirata jantziak ahaztu gabe bertaratzeko deia egin dute jai batzordeko kideek.

Ondoren kontzertua izango da Zabala Enea II Gaztetxean, 23:00etan hasita. Aingura, Arrixku eta Banana Shake taldeak ariko dira. Ondoren, eta auzoko karpan, DJ Bull.

Auzoko jaietako kamisetak erosteko deia ere  egin dute jai batzordeko kideek. 10 euroan izango da salgai bihar 11:00etatik 13:00etara, eta ekainaren 1etik 5era egunero 19:00etatik 21:00etara auzo lokalean.

Bideoa zabaldu du jai batzordeak bigarren eguneko egitarauaren harira (klik hemen).

Gaztañoko jai egitaraua, larunbata (ekainak 14)

  • 10:00: Gaztañoko XII kros herrikoia
  • Ondoren, Haur Krosa eta hura bukatuta, bizikleta ginkana.
  • 16:00: Mus txapelketa Bukagaitzen.
  • 16:00: Emakumeen Pala Txapleketa Erabilera anitzeko gunean.
  • 17:00: Altxorraren bila pirata txikientzat, Zabala Enea gaztetxetik abiatuta.
  • Ondoren, Bixkor txaranga.
  • 21:00: Mozorro afari herrikoia. Pirataz mozorrotuta joatea eskatu dute.
  • 23:00: Kontzertua Zabala Enea II Gaztetxean: Aingura, arrixkua, Banana Shake
  • 01:00: DJ Bull auzoko karpan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.