Bilboko hilketa matxista salatu dute Lezoko eragileek
Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak irmo salatu dute hilketa.
13 urteko alaba hil du gizon baten Bilboko Larraskitu auzoan gaur goizaldean; bikotekidea larri zauritu du. Indarkeria bikario kasua izan da. Hori dela eta, Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez adierazi dute indarkeria matxistaren aurka daudela, eta “irmoki” gaitzesten dutela gertatutakoa.
“Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, esan dute: “Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!”.
