Pasaiako Udala: "Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen"
Pasaiako Udalak erakunde adierazpena egin du Bilboko hilketa bikario matxista salatzeko. Mobilizazioetara joateko dei egin die herrikideei.
Pasaiako Udalak erabat eta irmo arbuiatu du Bilbon gaur goizaldean izan den 13 urteko gaztearen hilketa matxista. Alaba hil du gizon batek, eta bikotekidea larri zauritu. “Indarkeria bikarioak eragindako eraso honengatik, senitarteko zein gertukoei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu udaletik. Horrez gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egiten du udalak”. 2025ean Euskal Herrian gertatu edo euskal herritar batek jasandako indarkeria matxistaren 4. biktima dela Biolboko oroitarazi duudalak. 2003tik, 129 emakume eta 13 haur hil ditu bortxa matxistak.
“Gertakari hori dela-eta, Pasaiako Udaletik jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, adierazi di udal erakundeak.
Mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du pasaitarren etxeak: “Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez!”.
