Pasaiako haurren taldea, Gipuzkoako Koparen bila
Pasaia Kirol Elkarteko Haur Mailako taldeak Gipuzkoako Kopako finala jokatuko du bihar Oriokoren kontra. Partida Añorgan izango da, 10:30ean.
Pasaia Kirol Elkarteko Haur Mailako taldeak Gipuzkoako Kopako finala jokatuko du bihar (larunbata) Oriokoren kontra. Partida Añorgan izango da, 10:30ean. Pasaitar gazteak beren taldeko txapeldun izateagatik iritsi dira finalera. Bidean, Urola, Elgoibar, Euskalduna, Usurbil eta Oiartzun bezalako taldeak utzi dituzte. Pasaitarren antzera, Orioko ere bere taldeko txapeldun izan da. Bihar nor baino nor arituko dira Rezola zelaian Gipuzkoako garaikurra helburu. Zorte on!
