Udalak Eskubidean Plana aurkeztu du Bilbon
Maite Kortajarena udaleko gizarte langilea eta Eli Astiasaran Haur eta Nerabeen eskubideen saileko teknikaria 'Euskadiko haurren hiri lagunen bileran' izan ziren atzo.
Pasaiako Udala Bilbon egin den Euskadiko haurren hiri lagunen bileran izan zen atzo. UNICEF-ek antolatuta, Maite Kortajarena Pasaiako Udaleko gizarte langilea eta Eli Astiasaran Haur eta Nerabeen eskubideen saileko teknikaria izan ziren Bizkaiko hiriburuan. Pasaiakoez gain, Andoaingo eta Malagako ordezkariak ere izan dira jardunaldi horietan. Parte hartzaileak gobernantza parte hartzailea eta tokiko erakundeek eta udal zerbitzuek beren udalerrietako haurren eskubideak sustatzen eta babesten elkarrekin duten inplikazioari buruz aritu ziren. Pasaiako ordezkariek Eskubidean Planaren xehetasunak aurkeztu zituzten.
