Bihar, igandea, Bilboko hilketa matxista salatzeko eguna
Clara Rangel plazan elkarretaratzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, 12:30ean. Udalak gaitzespen adierazpena egin du.
Haron emakume gasteiztar baten hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea Clara Rangel Plazan. Oreretako Mugimendu Feministak ere erantzuna emango dio atzo goizaldean Bilbon izan zen hilketa matxistari. 13 urteko neska bat hil zuen haren aitak, eta bikotekidea larri zauritu. Gaitzespen elkarretaratzea bihar (ekainak 1, igandea) izango da Clara Rangel plazan, 12:30ean. Bertaratzeko eskatu diete herritarrei, indarkeria matxisten beste adierazleari arbuioa adierazteko.
Errenteriako Udalak hilketaren gaineko gogoeta adierazpena landu eta zabaldu du. Herriko mugimendu feministaren deialdiarekin bat egin eta herrikideei bertara daitezen eskatzeaz gain, adierazi du erabat gaitzesten duela erailketa matxista hori, “zero tolerantzia adierazi nahi dugu eraso matxista guztien aurrean”. Hildakoaren familiari eta gertukoei babes osoa adierazi die.
Bortxa matxistari aurre egiteko deia ere zabaldu du herriko etxeak. Gizonei bereziki. Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera”.
