Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

"Sistema hori irauli arte borrokan jarraituko dugu"

Aurtengo laugarren erailketa matxista salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute Oiartzungo plazan.

Atzoko elkarretaratzearen une bat.Oiartzungo Feministen Asanblada / Instagram
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2025/05/31

“Dagoeneko aurten lau pertsona erail ditu indarkeria matxistak”. Horrela hasi zuen atzo Oiartzungo Feministen Asanbladak plazan egin zuen agerraldia. Bilboko erailketa matxista salatzeko elkartu ziren bertan, zehazki, emakume bat eta haren alaba indarkeria matxistaren biktimaren izan direla salatzeko. Haurraren aitak haurra hil zuen lehenbizi, eta bere buruaz beste egin zuen gero; ama ospitalean da, zauri larriekin. 2003az geroztik indarkeria matxistak Euskal Herrian hamahiru adingabe erail dituela zehaztu zuten gero. Datu horiek esanda, Feministen Asanbladak “babes eta elkartasun osoa” adierazi zien senide, lagun eta gertukoei.

Nazkatuta, nekatuta eta haserre daudela argi utzi nahi izan zuten atzokoan, baina, ozen adierazi zuten prest daudela Euskal Herriko edozein txokotan gertatzen diren hilketa guztiak salatzeko eta horiei erantzuteko. Halaber, irmo salatu zuten Bilbokoa ez dela tragedia puntual bat, “sistema oso batek ahalbidetzen duen indarkeria baizik”. Era berean, nabarmendu zuten adin txikiko neska baten erailketa denez, horrek “bereziki larria” egiten duela kasua. Biolentzia bikarioa ere indarkeria matxista dela esanaz jarraitu zuten gero.

Horretaz gain, azaleratu zuten indarkeria matxistak hamaika aurpegi dituela,  “emakumeok bizitzako alor guztietan jasaten dugula indarkeria hori”. Hori, alabaina, sistema patriarkalak emakumeak eta sexu genero disidenteak diren pertsonak menpeko mantentzeko moduetako bat dela gehitu zuten. “Emakumeok emakume izateagatik erailtzen gaituzte eta errealitate gordin hori aurre egiteko urgentziazko mekanismoak behar ditugu hemen eta orain. Egungo instituzioen pasibotasun eta jendartearen konplizitatearen ondorioz, urtez urte, emakumeon aurkako erasoek ez dute etenik. Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu, arazoari erantzuteko beharrezko baliabideak eskainiz. Indarkeria matxista jasan duten emakume eta haurrek arreta psikologikoa jasotzeko itxaron zerrenda luzea dute gaur egun eta gure ustez hori ez da posible. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!  Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak”.

Horren aurrean, indarkeriarik gabeko bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dutela argi utzi zuten, eta, gehitu, badakitela antolakuntza eta autodefentsa direla horretarako tresna eraginkorrenak. “Sistema hori irauli arte borrokan jarraituko dugu, kaleak hartzen jarraituko dugu, feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte. Martxan jarraituko dugu elkarrekin borrokan denak aske izan arte!”, bukaru zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.