Ur mozketak Trintxerpe eta San Pedron gaur gauean
Ur ihesak bilatzeko egingo dute mozketa. Aldizkako mozketa laburrak izango dira.
Pasaiako ur sarean egon litezkeen ur ihesak aurkitzeko aldizkako ur mozketak egingo dituzte gaurtik biharrerako gauean. San Pedron eta Trintxerpen izango dute eragina, bi barruetan hornidura depositua berbera baita.
Hamar eta hogei minutu arteko mozketak izango dira, Zerbitzuen Sailak azaldu duenez. Bizilagunak ahal bezain gutxien eragozteko, 00:00etatik aurrera abiatuko dira lanak.
