Ander Garaiar, 20 urtez azpiko Europako txapelduna
10,40 segundoko markarekin, 20 urtez azpiko 100 metroko atletismoko Europako urrezko domina irabazi zuen atzo oiartzuarrak. Ander Aramendi donibandarrak gaur arratsaldean lehiatuko du 3.000 metroko proba.
Ander Garaiar oiartzuarra urrezko domina batekin itzuliko da Tamperetik (Finlandia). Izan ere, 100 metroko proban garaile izan zen atzo 20 urtez azpikoen Europako txapelketan, 10,40 segundoko marka lorturik. Ez da Haurtzaro taldeko atletak herrira albiste on daraman lehen aldia, maiatzean Espainiako 100 eta 200 metroko probetan marka guztiak gainditu baitzituen. Haren atzetik iritsi dira Jozuah Revierre herbeheretarra eta Teddy Wilson britainiarra. Gainera, gaur arratsaldean beste proba bat jokatuko du: 4×100 errelebo proba.
Baina, Garaiar ez da Europako txapelketan parte hartzen ari den Oarsoaldeko herritar bakarra; Ander Aramendi ere bertan da. 3.000 metroko proban parte hartuko du gaur arratsaldean donibandarrak.
