Errenteria Hiriko Futbol Amateur Txapelketa jokatuko dute bihartik larunbatera
Berrogeita seigarren jardunaldia izango du txapelketak, eta Touring, Real Sociedad C, Pasaia eta Oiartzun ariko dira lehian.
Fanderian jokatuko da Zudaireren omenezko hirukoa. Errenteria Hiriko Futbol Amateur Txapelketa jokatuko dute aste honetan Touring Kirol Elkarteak antolatuta. Bihar hasiko den txapelketa horretan Touring, Real Sociedad C, Pasaia eta Oiartzun ariko dira lehian. Bihar, antolatzaileak Oiartzun KEren kontra ariko dira, eta asteazkenean berriz, Pasaia eta Real Sociedad C.
Larunbatean hirugarren eta laugarren postuak eta finala jokatuko dituzte.
Sarrera doakoa da eta partida guztiak 19:30ean jokatuko dituzte, finalerdia eta finala izan ezik. Horiek 16:30ean eta 19:00etan jokatuko dituzte, hurrenez hurren.
