Loteria Primitiboko 160.469 euro, Trintxerpera
Euskadi etorbideko 15. zenbakiko loteria administrazioan zigilatu da tiket sariduna.
Atzoko Primitivako zozketak 160.469 euro ekarri ditu Trintxerpera. Euskadi etorbideko 15. zenbakiko loteria administrazioan zigilatu da tiket sariduna. Bigarren kategoriako saria izan da Trintxerpera etorriko dena, eta bost zenbaki asmatu ditu txartel irabazlearen jabeak.
