Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Munstro bat ni ikustera etorri da' erakusketa, Xenpelar Etxean

Manuel Reboredo Castiñeiras zenaren lanekin osatutako erakusketa irailaren 22tik urriaren 4ra arte izango da ikusgai Xenpelar Etxean.

Hernanin egindako erakusketaren kartela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/08/26

Harria, burdina, egurra, letoia, hormigoia, kobrea, zeramika, zezen adarra, erretxina, tinta, larrua… bidaietan aurkitutako elementuez  urte luzez ondutako eskulturak bildu eta Munstro bat ni ikustera etorri da  erakusketa osatu zuen Manuel Reboredo Castiñeiras zenak. Lehen aldiz erakutsi zituen lan horietako batzuk joan den apirilean Hernaniko Biteri aretoan egindako erakusketan.

Joan den maiatzean hil zen Reboredo.

Bere erakusketa hori Errenteria-Oreretara heldu da orain, haren lagunen iniziatibaz. 86 eskultura sortu zituen 1957an  Marzonen (Coruña, Galizian) jaio eta bi urterekin Errenteria-Oreretara bizitzera etorri zen irakasle eta eskulturagileak. Errenteriaren ondotik, Pasai Antxo izan zuen bizileku, eta azken 20 urteak berriz, Oiartzunen eman zituen. Bere lan horien guztien lagin zabala bat hartuko du orain Xenpelar Etxeak, haren lagun Jose Luis Etxeberriak azaldu duenez, “50 bat lan izango dira Xenpelar Etxean jarriko dugun erakusketan. Ez dira eskultura handiak, eta askotariko materialekin eginak daude”.

Don Boscon lanbide heziketa institutuko delineazio eta egitura metalikoen irakasle izan zen Reboredo.

Lanak egiten urteak eman bazituen ere, joan den apirilera arte ez zuela erakusketarik antolatu azaldu du Etxeberriak, “lan ederrak ditu benetan, mordo bat, baina inoiz ez ditu erakutsi izan. Hernaniko erakusketarekin izugarri hunkitu zen, lanak erakusten zituen lehen aldia izan zelako. Gaixorik zegoen eta hala ere, erakusketara bertaratu zen. Erakusketa bukatzearekin batera hil zen, pasa den maiatzean”.

Haren lagunek, Reboredok utzitako artelanen legatua erakusten jarraitu nahi dute Xenpelar Etxeak irailaren 22tik urriaren 4ra arte hartuko duen erakusketaren bidez. Astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da 17:00etatik 20:00etara.

Kronikak elkarrizketa egin zion Reboredori Hernanik antolatutako erakusketaren harira. Hemen klik eginda irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.