Tailerra eta dantza emanaldiak Dantzagunearen eskutik
Sortutakoak 25 deialdiaren barruan ondutako bi lanen emanaldia eta taillera bat antolatu dituzte.
Arantza Iglesias eta Ane Garcia.Gorka Bravo Dantza eta sorkuntza eskutik doaz ezinbestean Dantzagunean, eta bi horiek gertu-gertutik gozatzeko aukera izango da datorren hilabetean. Zehazki Sortutakoak programaren barruan kokatutako hainbat saio antolatu dituzte.
Irailaren 18 eta 19an izango dira lehenengo biak, Dantzagunean bertan, doan. Batean zein bestean parte hartzeko, izena eman behar da (klik hemen). Sortutakoak 25 deialdiaren barruan parte hartzen ari diren arantza Iglesias eta Ane Garciak diziplinarteko tailer bat eta emanaldi bat eskainiko dituzte. Garatzen ari diren proiektuak M du izena eta horrekin lotuta egingo dituzte tailerra zein emanaldia.
Tailerra, irailaren 18an izango da 17::00etatik 20:00etara, eta dantzari, idazle, antzerkilari, abeslari zein musikariei zuzenduta dago.berriz, irailaren 19an izango da, 13:00etatik 14:00etara. M Arantza Iglesias dantzaria eta Ane Garcia musikari eta errezitatzailearen emanaldia da, dantza, musika eta testua uztartuko dituena, amatasunaren gai unibertsalean oinarrituta.
Aatxe lanaren emanaldia
Ez dira datorren hilabetean Dantzaguneak Errenteria-Oreretako egoitzan antolatu dituen emanaldi bakarrak. Sortutakoak programaren barruan ari diren Hodei Iriarte eta Alberto Serranok Aatxe lanaren emanaldia eskainiko dute irailaren 27an, 12:30ean. Sarrera doakoa izango da horretarako ere, baina izena eman behar da (klik hemen).
Iriarte eta Serrano koreografoak dira. Euren lanean, euskal mitologia eta gorputzen mugimendua uztartzea helburu dute.
