Xenpelar tailerretako matrikulazio epea astelehenean zabalduko dute
Online edota presentzialki egin ahalko da matrikula; azken horretarako, hitzordua eskatu beharko da.
Astelehenean, irailak 1, zabalduko dute Xenpelar Tailerrek izena emateko epea eta irailaren 12ra arte izango da irekita. Matrikula egiteko bi modu izango dira: online (horretarako egin klik hemen) edo modu presentzialean, Zu! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuetako bi bulegoetan— Herriko Plazan edo Aldakoenean—. Modu presentzialean egin nahi dutenek, hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietara deituta irailaren 8tik 12ra.
Ikastaroei dagokienean, helduentzako urte osoko edo lau hilabeteko ikastaroak izango dira aukeran, astean 2 edo 6 orduko iraupenarekin. Diziplinak, berriz, honakoak: pintura, zeramika, argazkigintza, egur taila, altzarien zaharberritzea, eta patchwork. Berritasunik ere bada, izan ere, lau hilabeteko ikastaroen barruan Naif estiloan margotzen pintura eta ikatz marrazketa pintura ikastaroak eskainiko dituzte.
Plaza esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan. Behin behineko onartuen zerrenda irailaren 17an argitaratuko dute web orrian (klik hemen) edo Lekuona Fabrikan egokituko diren euskarrietan.
Tasak norberaren gaitasun ekonomikoaren arabera zehaztuko direla, gogorarazi du udalak, bestalde, “horretarako, matrikularekin batera eskaera eredu normalizatua aurkeztu beharko da, online zein presentzialki; ebazpena, ondoren egingo da”.
Informazio guztia Xenpelar Tailerren web orrian kontsulta daiteke —klikatu hemen— edo 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta.
