Ibilaldi gidatua Listorretan, ostiralean
Doakoa da ibilaldia baina aldez aurretik izena eman behar da; azalpenak gaztelaniaz emango dituzte.
Ibilaldi gidatua antolatu dute Listorretan ostiral goizerako udalak eta Gipuzkoako Parketxe sareak elkarlanean. Ordu erdiko ibilaldi erraza izango dela azaldu dute antolatzaileek, “edonork egiteko modukoa”, eta helburu nagusia, berriz, Aiako Harria natura parkea ezagutaraztea.
Listorreta-Barrengoloia informazio puntutik abiatuko dira eta natur parkearen altxorretako batzuk ezagutzeko aukera izango dute; azalpenak, gaztelaniaz izango dira, eta ibilaldia doakoa. Hala ere, izena eman behar da parte hartzeko (klik hemen).
Urtero antolatzen dituzte Aiako Harria natur parkea eta Listorretako aisia gunea ezagutzera emateko jardunaldiak Udako abenturak Listorretan programaren barruan. Orain arteko saioek, hegazti askatzea eta ibilaldi gidatua, harrera bikaina izan dutela. aurtengo azken saioa irailaren 5ean izango da, saguzarren gainekoa, Lander Olasagasti adituaren eskutik.
Oraindik ere leku batzuk gelditzen direla jakinarazi dute antolatzaileek.
