Odola ematera deitu dute
Asteartean, irailak 2, egingo dute Merkatuzarren. Hitzordua hartu behar da, aurretik.
Odola ematera deitu dute datorren asteartean, irailak 2, Merkatuzarren. Odola eman nahi dutenek hitzordua hartu behar dute aurretik 688 76 53 98 telefono zenbakira deituta, edota whatsap mezua bidalita.
Herritar guztiak deitu dituzte bat egitera, “odola ematen bizia ematera”.
